Skinhead

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skinheads» orritik birbideratua)
Skinhead mugimenduaren bereizgarrietako bat: Dr. Martens botak.

Skinhead edo kaskamotza 1960ko hamarkadan Britainia Handian sortutako gazte mugimenduko kideak izendatzeko terminoa da. Gaur egun skin mota ugari dago, ezker muturrekoetatik (RASH edo SHARP) eskuin muturrekoetara. Hala ere, skin mugimendua askotan azken horrekin eta nazismoarekin lotu ohi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70eko hamarkadako skinhead-a.

Skinhead mugimendua Britainia Handian sortu zen, 1960ko hamarkadako krisi ekonomikoaren testuinguruan. Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante jamaikarren seme-alabak. Antilletatik etorritako neska-mutil beltz horietako asko rude boy kale-leinukoak ziren, eta skinhead kulturan eragin zuten. Mugimendua kulturala zen batez ere, eta estetika eta musika jakin bat entzutean oinarritzen zen, berezko ezaugarri politiko jakinik gabe. Zehazki, mod mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta ska, rocksteady eta reggae musika entzuten zuten.

1970eko hamarkadan, baina, elementu faxistak (National Front alderdi ingelesa, adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.

Gaur egun, joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin antifaxistak daude, komunistak zein anarkistak bilduz. Hauek RASH (Skinhead Gorri eta Anarkistak) edo SHARP (Arraza-Aurreiritzien Aurkako Skinheadak) taldeetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko antikapitalista argia defendatzen duten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin arrazista edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez, azken horiek ez dira skinheadak, skin mugimendua etnia nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile-mugimendua baita, eta bonehead deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak Hammerskins edo Blood & Honour bezalako erakundeen inguruan elkartzen dira.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skinhead mugimenduarekin Oi! musika lotu ohi da, punkaren garapen gisa hartu ohi den musika estiloa. Ska eta Reggae estiloak ere bereganatu zituzten, ezaugarri bereziak emanez.

Azpitaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skinhead antifaxista.
"Skinheadak - (arraza) txuria eta harrotasuna" dioen partxea.
  • Suedeheadak: 1970eko hamarkadan skinhead tradizionaletatik sortu zen azpikultura. Ilea luzeagoa zuten, formalago janzten ziren eta hooligan ingelesak ziren gehien bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]