Skuleskogen Parke Nazionala

Koordenatuak: 63°07′N 18°30′E / 63.117°N 18.500°E / 63.117; 18.500
Wikipedia, Entziklopedia askea
Skuleskogen Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera30,62 km²
Sorrera1984

Skuleskogen Parke Nazionala (suedieraz: Skuleskogens nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Västernorrlandeko konderrian dagoena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skuleskogen izenak "Skuleko basoa" esan nahi du. Skule izena oso ohikoa da eskualde honetan, jatorria ezagutzen ez den arren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Baltikoaren ertzean kokaturik dago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Höga kusten kostaldearen baitan. Topografia malkartsa dauka, muino altuena Slåttdalsberget (280m) da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren lehen aztarnak Brontze Arokoak dira. XIX mendean papergintza jarduera zabaldu zen eta basoak ustiatu ziren. Mendearen bukaeran ordea explotazioa nabarmen jeitsi zen eta 1930an Parke Nazional izendatu zuten babesteko. Honi esker bere egitura berreskuratu du eta arriskuan zegoen fauna eta flora indartu dira. 1984an Parke Nazionalaren azalera haunditu egin zuten.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 1.500 milioi urte sorturiko granitoaren gainean dago parkea. Diabasa ere ageri da ipar-ekialdean, duela 1.200 urte sortu zena. Hainbat failak zeharkatzen dute parkea.

Glaziazioaren ondorengo isostasia fenomenoa ikusteko toki egokia da, urtero 8 mm altxatzen baita lurra.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


63°07′N 18°30′E / 63.117°N 18.500°E / 63.117; 18.500