SkyTrainKanadakoColumbia BritainiarranVancouver Handiarenmetro-zerbitzua da. [1] SkyTrain-ek 79,6 km luzera du eta tren guztiz automatizatuak erabiltzen ditu, lurrazpiko eta altxatutako gida-bideetan. Hauen esker, SkyTrain fidagarritasun handia edukitzen du.[2][3]
2023 urtean, sistemak 141 339 300 bidaiari izan zituen, hau da, 455 700 inguru astegunero.
2025an SkyTrain-ek 3 linea (Millenium Line, Expo Line eta Canada Line) eta 54 geltoki ditu. Vancouver Handia metropoli-eremuan 7 hiri lotzen ditu: Vancouver (20 geltoki), Richmond (5 geltoki hirian eta 3 aireportuaren eremuan), Burnaby (11 geltoki), New Westminster (5 geltoki), Surrey (4 geltoki), Port Moody (2 geltoki) eta Coquitlam (4 geltoki).[11]
Sarea hedatzen ari da 13 geltoki berriekin: 5 Millenium Linean (Broadway Corridor[12]) 2027an, eta 8 Expo Linean (Surrey-Langley Extention[13]) 2028an.
Posible da etorkizuean Millenium Linea UBC unibertsitateraino luzatzea, baina proiektu hau oriandik ez dago baieztatuta[14].