Edukira joan

Sleuth (1972ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sleuth (1972ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1972
IzenburuaSleuth
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra, misteriozko zinema eta film dramatikoa
Iraupena138 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaSleuth (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Pinewood Studios (mul) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joseph L. Mankiewicz
Gidoigilea(k)Anthony Shaffer
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMorton Gottlieb
EdizioaRichard Marden
Ekoizpen-diseinatzaileaKen Adam (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Addison
Argazki-zuzendariaOswald Morris
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0069281 Filmaffinity: 669546 Allocine: 2694 Rottentomatoes: m/1019196-sleuth Mojo: sleuth Allmovie: v45172 TCM: 90492 Netlix: 973508Edit the value on Wikidata

Sleuth, 1972ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Anthony Shaffer antzerkigilearen 1970eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Laurence Olivier eta Michael Caine aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Michael Caine eta Laurence Olivier), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Joseph L. Mankiewicz) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (John Addison).

Izenburu berdineko berregokitzapena (2007) izan zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Andrew Wyke (Laurence Olivier) hilketei buruzko eleberri idazle arrakastatsua da, adimen joko eta asmakizunen zalea, ondorioz bere jauretxea joko eta gailu xelebren bildumaleku bilakatu du.

Arratsalde batez, Andres bere etxera Milo Tindle (Michael Caine) gonbidatuko du, hain zuzen ere, Andrewren emazte Margueriten (Eve Channing) maitalea eta ileapaindegi kate bateko jabea dena. Milok Margueritekin ezkondu nahi du, baina Wyken ez dio emazteari dibortzio ondorengo pentsiorik ordaindu nahi.

Wykek Tindleri haren etxea harribitxi lapurreta bat simulatu dezala proposatuko dio, honela aseguruetxeak ordaindutako indemnizazioaren diruaz, Wykek emazteari ordainduko dio. Tindlek ez du halako gauzarik egin nahi, baina azkenean, Wykek konbentzitzea lortuko du. Orduan arazoak eta ustekabeak sortzen hasi eta dena korapilatzen joango da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]