Soayko ardi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Soayko ardia
Soayko ardien ohiko ile iluna
Soayko ardien ohiko ile iluna


Jatorrizko herrialdea(k):
 Eskozia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Azpifamilia: Caprinae
Generoa: Ovis
Espeziea: Ovis aries
Arraza

Soayko ardia

Sinonimoak

Soayko ardia, Eskoziako gaeleraz: lachdann, eskozieraz: Soay sheep, ingelesez: Soay sheep, Eskoziako izen bereko uharteko ardi arraza bat da. Antzinako ardi arraza honen jatorria izen bereko Soay uhartean zein St Kilda uhartedian dago[1].

Ardi hauek ile urri eta iluna daukate, eta beraien itxurak gehiago ekartzen du gogora mufloi zein urial batena gainontzeko etxeko ardiena baino. Antza ardi hauek uhartedi honetan bertako inguru latzean garatutako etxeko ardiak dira. Beraien egungo ezaugarriak atzerako eboluzio bat lirateke, ardien arbasoen antzinako ezaugarriak berreskuratuz baldintza erdi basatietan bizitzeko. Etxekotutako azienda berriro baldintza naturaletara itzultzerakoan, eta bereziki denbora tarte luze bat pasata, beraien arbaso basatien hainbat ezaugarri etologiko zein morfologikoak berreskuratzeko joera dauka.

1930.en urtean Soayko hainbat ardi alboko Hirta uhartera eraman zituzten, irlako bizilagunak ebakuatu ostean. Egungo populaziak egoera basatian bizi dira, harrapatzailerik gabe. Ardi hauek eredu aproposa dira animalien populazio itxi eta isolatuen eboluzioa ezagutzeko. Soayko ardien populazioek hazkunde eta erorketa ziklikoak dauzkate, beraien habitat itxiaren karga ahalmenaren arabera.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardi hauek basatiak dira, eta 100 hektarea inguruko azalera daukan Soay irlan garatu dira. Ez dago argi ea neolitotik bertan bizi diren edota bikingoek ekarri omen zituzten[2].

Arkumea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]