Socialite
Socialite hitza anglizismoa da, normalean gizarte-ekintzetan eta gertaeretan dabiltzan goi-klaseko pertsonak definitzeko erabilia, familia aberatsekak edo aristokratak direnak. Ekintza publikoak mota askotakoak izan daitezke: ospakizun pribatuak, moda-desfileak, ongintzako festak, bazkariak, jaialdiak eta eliteko bestelako gertaerak. Jende ospetsua da, publikoan askotan agertzen direlako,[1] gizonezkoak zein emakumezkoak, baina gehienbat, emakumeak. Ohikoa da haien ospea produktuak zabaltzeko erabiltzea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz socialite hitza ingelesetik dator, baina askotan frantsestzat jo izan da eta, horren ondorioz, socialité moduan idatzi.[1] Kontzeptua XVIII. mendetik dator eta XIX. mendean asko zabaldu zen. Lehenego socialiteak erregeen emazteak edo amoranteak edo jatorri nobleko emakumeak ziren. Maiz, bizirmodua zen: ohikoa zen emazteak gonbidatzaile adeitsu eta atseginaren papera bete behar izatea. Amoranteak, bestetik, bere maileari eusteko ezinbestekoa zuen gorteetan eta gizartean beren papera mantentzeko beharra izatea.[2]