Sociedad Deportiva Huesca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Huesca S.A.D
Ezizena(k)Los de la cruz de San Jorge
Sorrera1960
Futbol zelaiaEl Alcoraz estadioa
edukiera: 5.300 lagun
inaugurazioa: 1972
PresidenteaEspainia Manuel Torres
EntrenatzaileaEuskal Herria Jose Angel Ziganda
LigaBigarren maila
2022-2314.a
Webguneawww.sdhuesca.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Sociedad Deportiva Huesca Espainiako futbol taldea da, Huesca hirikoa hain zuzen ere. Bigarren mailan aritu da azken urteotan baina 2018-19 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen lehen aldiz, baina denboraldi bat bakarrik iraun zuen. 2020-21ean itzuli zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unión Deportiva Huesca izeneko talde bat izan zen Huesca 30. hamarkadan eta Afizionatuen Espainiako futbol txapelketako finala jokatzera iritsi zen 1931 urtean, baina Vigoko Club Ciosvin-ek 4-1 garaitu zuen. Guztira hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan baina 50. hamarkadaren hasieran desagertu egin zen.

Gaur egungo taldea 1960an sortu zen eta aurreko taldearen koloreak hartu zituen, urdina eta granatea. 1974an Afizionatuen Espainiako Txapelketa irabazi zuen finalean Deportivo Aragón (Zaragoza B) 3-0 garaituz. 1978an bigarren B mailara igo zen.

2006an Espainiako Futbol Federazioaren Kopako finala jokatu zuen baina CD Puertollanok 1-1 eta 2-0 emaitzekin garaitu zuen. Urte horretan hirugarren mailara jeistear egon zen baina hurrengo urtean bigarren mailara igo zen lehen aldiz eta bost denboraldi egin zituen bertan. Emaitzarik onena 2009an lorturiko 11. postua izan zuen. Ordutik bigarren B mailan ibili da baina 2015ean bere taldeko liga irabazi eta play-offetan bigarren mailara itzuli da.

2016-17a seigarren postuan gelditu zen eta Lehen mailara igotzeko play-offak jokatu zituen, baina lehen kanporaketan Getafek garaitu zuen. 2017-18an azkenik lortu zuen igoera. Lehen mailako lehen itzulia oso txarra egin zuen eta bigarrenean nabarmen hobetu arren maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian bigarren mailako txapelduna izan zen eta berriz igo zen. 2020-21ean azken jardunaldian galdu zuen maila.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Klasikoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. B mailan: 17
  • Denboraldiak 3. mailan: 30
  • Ligako posturik onena: 6.a Bigarren mailan (2016-17)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa Besterik
2003-04 4 Hirugarren Maila 4.a -
2004-05 3 Bigarren B maila 10.a -
2005-06 3 Bigarren B maila 16.a - Federazio Kopa, 2.a
2006-07 3 Bigarren B maila 2.a -
2007-08 3 Bigarren B maila 2.a 2. itzulia
2008-09 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2009-10 2 Bigarren maila 13.a 3. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 14.a 3. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 13.a 3. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 21.a 3. itzulia
2013-14 3 Bigarren B maila 7.a 2. itzulia
2014-15 3 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) 1/32
2015-16 2 Bigarren maila 12.a 1/32
2016-17 2 Bigarren maila 6.a 1/32
2017-18 2 Bigarren maila 2.a (igo) 2. itzulia
2018-19 1 Lehen maila 19.a (jeitsi) 1/16
2019-20 2 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2020-21 1 Lehen maila 18.a (jeitsi) 2. itzulia
2021-22 2 Bigarren maila 13.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 14.a 1. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 1/16

2020/2021 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko otsailaren 4a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Álvaro Fernández
2 Mali ERD Idrissa Doumbia (Portugalgo Sportingetik utzita)
3 Katalunia ATZ Pablo Maffeo (Stuttgartetik utzita)
4 Galizia ATZ Pablo Insua
5 Galizia ERD Pedro Mosquera
6 Espainia AUR Sandro Ramírez
7 Galizia ERD David Ferreiro
8 Katalunia ERD Eugeni
9 Espainia AUR Rafa Mir (Wolverhamptonetik utzita)
10 Espainia ERD Sergio Gomez (Borussia Dortmundetik utzita)
11 Espainia ATZ Javi Galán
12 Japonia AUR Shinji Okazaki
13 Espainia ATE Andrés Fernández
14 Espainia ATZ Jorge Pulido
Zbk. Postua Jokalaria
15 Espainia AUR Javier Ontiveros (Villarrealetik utzita)
16 Portugal ATZ Luisinho
17 Euskal Herria ERD Mikel Rico
18 Grezia ATZ Dimitris Siovas
19 Katalunia ATZ Pedro López
20 Espainia ERD Jaime Seoane
21 Galizia ERD Juan Carlos
22 Uruguai ATZ Gastón Silva
23 Katalunia AUR Dani Escriche
24 Espainia ERD Borja García
30 Espainia ATE Antonio Valera
- Argentina ERD Damián Musto
- Eslovakia ATZ Denis Vavro (Laziotik utzita)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza