Sociedad Deportiva Oyonesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Oyonesa
Sorrera1928
Futbol zelaiaOion Arena
(Oion)
edukiera: 1.000 lagun
PresidenteaAndres Sarabia
EntrenatzaileaJorge Otxoa
LigaHirugarren maila RFEF
2022-235.a
Webguneawww.oyonesa.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Sociedad Deportiva Oyonesa (euskaraz: Oiondar Kirol Elkartea) Oiongo futbol taldea da. Errioxako taldeen Hirugarren Mailako XVI. Multzoan dabil Club Atletico Vianes talde nafarrarekin batera Euskal Herriko talde bakarrak izanik (bai Oion bai Viana Logroñotik 10 kilometro baino gutxiagotara daude eta).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1928an sortu zen eta erregional mailan aritu zen XX mende guztian zehar. 2004an Nafarroa eta Errioxako taldeak bereiztu egin ziren eta bakoitzak Hirugarren maila propio bat sortu zuen. Oyonesa Errioxako hirugarren mailan gelditu zen eta ordutik aurrera bertan ibili da. 2008an bigarren taldea sortu zuen, Oyonesa B eta hau Errioxako Erregional Preferentean ari da jokatzen.

2009-10 denboraldian Hirugarren mailako XVI multzoko txapelduna izan zen eta Bigarren B mailarako igoera fasea jokatu zuen baina Real Sociedad B taldeak kanporatu zuen. Urte horretan bertan Trofeo Invicto Don Balón saria eman zioten, 25 partidutan zehar galdu gabe egon zelako, urte horretan Espainiako talde guztien artean gehien iraun zuena izan baitzen. Hurrengo denboraldian lehenengo aldiz jokatu zuen Errege Kopa, baina lehen itzulian Tudelanok kanporatu zuen txapelketatik.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Oyonesak 2010 urtean inauguratu zen Oion Arena Futbol Zelaian jokatzen du, 1.000 ikusleentzako tokia duena. Aurrez El Espinar zelaian aritu zen.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 denboraldia barne.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia # Maila Emaitza
2004-05 4 3. maila 12.a
2005-06 4 3. maila 6.a
2006-07 4 3. maila 5.a
2007-08 4 3. maila 9.a
2008-09 4 3. maila 7.a
2009-10 4 3. maila 1.a
2010-11 4 3. maila 8.a
2011-12 4 3. maila 8.a
2012-13 4 3. maila 5.a
2013-14 4 3. maila 8.a
2014-15 4 3. maila 10.a
2015-16 4 3. maila 10.a
2016-17 4 3. maila 10.a
2017-18 4 3. maila 17.a
2018-19 4 3. maila 11.a
2019-20 4 3. maila 8.a
2020-21 4 3. maila 6.a
2021-22 5 3. maila RFEF 7.a
2022-23 5 3. maila RFEF 5.a
2023-23 5 3. maila RFEF

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]