Edukira joan

Sociedad Deportiva Tirán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Tirán traineruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tiran (argipena)».
Sociedad Deportiva Tirán
Sorrera1993
HerriaGalizia Tirán, Moaña, Pontevedra
LehendakariaGalizia Juan José Tenorio
EntrenatzaileaGalizia David Costa Santomé
Patroia(k)Galizia Isidro Freire
Galizia Juan Díaz de Rada
Kolorea(k)          urdin iluna eta argia
Trainerua          Mar do Con
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
2 Galiziako Liga
4 Espainiako Txapelketa
10 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga2.a (Galiziako A Liga)
2026Galiziako A Liga
Webguneawww.tiranpereira.com
Kontxako Bandera 2016.
Tirán 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Sociedad Deportiva Tirán (euskaraz: Tirán Kirol Elkartea) Moaña udalerriko Tirán parrokiako (Pontevedra) arraun taldea da. Espainiako Txapelketa lau aldiz irabazi du eta Kontxako Banderan bigarren egindakoa da. Lehia historikoa izan du Moañako beste taldearekin, Meira parrokiako S.D. Samertolameurekin.

TKE Ligan (gizonezkoak) eta Euskotren Ligan (emakumezkoak) ibili izan da eta birritan Galiziako Traineruen Liga eskuratu du.

Uniformea eta trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Tirán bi kluben elkarketatik eratu zen 1993. urtean:

  •          San Juan de Tirán
  •          Nosa Señora dos Remedios de Tirán

Horregatik elkarte berriak talde bien koloreak hartu zituen, urdin iluna eta argia, eta baita zuria ere.

San Juan de Tirán taldearen traineruaren izena Anduriña zen (euskaraz "enara") eta harekin hasi ziren arraunean.[1] TKE Ligan hasi zenean izen berezirik ez zuen eta Pereira esaten zitzaion, hura baitzen babesle nagusia eta traineruan letra handiz ikusten zena. 2012 denboraldian Balea izan zen Tiranen traineruaren izena. Gaur egun Mar do Con trainerua erabiltzen dute.

Tirángo traineruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1960an Educación y Descanso de Moaña taldea Espainiako txapeldun izan zenean tirandarrak zeuden traineruan eta 1961ean Educ. y Desc. Tirán izenarekin bigarrena lortu zuten.[2] BIgarren hartan "Virgen del Carmen" zen traineruaren izena eta Armando Iglesias patroia. Aurrez patroi ezagunak aritu ziren Tirángo traineruan, José González, Joaquín Parcero, Manuel Outeiral, Manuel Germade eta denetan ezagunena Francisco Fernández "Fanchuco", parrokia hartako traineruko sinbolo handia.[2] 1962an Generalísimoaren Kopan bigarrena izan zen Jaizkibel donostiarraren atzetik.[2] Urte haietan auzoko Meiratarrek ere traineru indartsua izan zuten eta bien arteko lehiak ikusgarriak izan ziren.

Bi elkarte: San Juan eta N.S. Remedios

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen Galizia aldean eta auzoan Club de Remo San Juan de Tirán eta Nosa Señora Dos Remedios de Tirán elkarteak sortu zituzten. Biek ala biek irabazi zituzten estropadak baina San Juanek arrakasta handiagoa izan zuen, birritan irabazi baitzituen Vigoko El Corte Inglés Bandera (1983 eta 1984) eta Conde de Fenosa ospetsua (1983 eta 1988). Remedios Tirán taldea Galiziako txapelduna izan zen 1989an.

1990. hamarkadaren hasieran elkarte biek bat egiteko asmoa azaldu zuten eta 1993an Sociedad Deportiva Tiran elkartea sortu zuten.[3]

1990. hamarkadan Espainiako txapeldun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Galiziako bi estropada handienak irabazi zituen, Conde de Fenosa eta Teresa Herrera. 1996an Jose Manuel Francisco entrenatzaile meiratarra fitxatu zuen eta puntako taldea osatu zuen[4] izan ere urte hartan tirandarrek Euskal Herriko estropada batean lehenengo aldiz garaipena lortu zuten, Getxoko Banderan, eta 1996an Kontxako Banderan parte hartu eta bigarrenak izan ziren, ohorezko txanda irabaziz[5]. Hori gutxi balitz 1996an eta 1997an Espainiako Traineruen Txapelketa berriak lortu zituzten. Urte haietan Galiziako ontzi handiena izan ziren, beren auzoko diren Meirakoei aurre hartuaz.

2003. urtean TKE Ligaren sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten.[6] Hurrengo urteetan maila gorenean aritu ziren. TKE Ligako lehen garaipena Orion lortu zuten 2011n[7]. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, Ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.[3]

2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu zuten eta traineru irregularra izan zen. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu zuten eta honetaz gain bi bandera eskuratu zituzten[3][8]. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu ziren Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada Galizian nagusi izan zirela azken sei urtetatik Galiziako bost txapelketa irabazi dituztela.

2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen[9]. Ligan erdialdean ibili zen hurrengo urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz.[10]

Ziklo berri bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018 denboraldian taldea eraberritu zuen baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu zuen[11]. 2019an bigarrena izan zen Galiziako ligan eta 2020an garaipena lortu zuen Samertolameu auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi izanak eman zion Ligako garaipena[12]. Play-offetan TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.[3]

2023. urtean etxean antolatu zuen Espainiako Txapelketa eta irabaztear egon zen, Ares txapeldunak 18 ehunenekoren aldeaz garaitu baitzuen.[13] 2025. urtean Ligako azpitxapelduna izan zen eta bost urteren ondoren igoera lay-offak jokatu zituen baina ez zuen igotzerik lortu.

Kontxako Bandera 2016.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1996.
  • Hirugarrena (2): 2000 eta 2012.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (14): 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016 eta 2017.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (1): 2012
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
  • Parte hartu (14): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
  • Galiziako Traineruen Liga (2): 2007, 2020
  • Txapelduna (4): 1996 eta 1997. Aurrez 1960 (Educ. y Desc. de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
  • Bigarrena (4): 1998, 2000, 2001 eta 2010.
  • Txapelduna (10): 1989 (Remedios), 1995, 1996, 1997, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2017.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (1): 1983 (San Juan)

TKE Ligako banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakGeneralisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1960 (Educ. y Desc. de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
El Corte Inglés Bandera (Vigo) (7): 1983, 1984, 1996, 1997, 1998, 2000 eta 2001.
Conde de Fenosa Bandera (8): 1983, 1988, 1995, 1996, 1997, 1998, 2000 eta 2001.
Teresa Herrera Bandera (8): 1995, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007 eta 2016.
Pontevedrako Diputazioaren Bandera (7): 1994, 1997, 1998, 2000, 2006, 2009 eta 2010.
EtxekoakTirán Parrokiako Saria (3): 1981(SJ), 1984(SJ), 1986(SJ).
Cesantesko Saria (3): 1984(SJ), 1985(SJ), 1986(SJ).
Nuestra Señora de los Remedios Saria (1): 1985(R).
Concello de Moaña Bandera (8): 1983(SJ), 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2007, 2023.
Moañako Arrantzaleen Kofradia (2): 1983(SJ), 1984(SJ).
O' Pirata.com Bandera (1): 2007.
Ruly memoriala (5): 2011, 2012, 2013, 2019, 2026.
Jesús Tenorio memoriala (1): 2015.
Meira-Tirán desafioa (3): 2020, 2024, 2025.
PontevedranVigo Hiriko Sari Handia (1): 1983(SJ).
Karmengo Amaren Saria (5): 1983(SJ), 1984(SJ), 1985(SJ), 1986(R), 1987(SJ)
Meirako Bandera (1): 1983(SJ).
La Peregrina Jaietako Saria - Pontevedra (2): 1984(SJ), 1989(SJ).
Descubrimiento Bandera (7): 1984(SJ), 1985(SJ), 1986(SJ), 1989(SJ), 1990(SJ), 1992(SJ), 1993
Concello do Grove Bandera (1): 1986(R).
Concello de Vilagarcía Bandera (5): 1986(SJ), 1988(SJ), 1990(SJ), 1992(SJ), 2019.
Concello de Vigo Bandera (2): 1987(SJ), 2007.
Coruxoko Bandera (2): 1993, 2007.
Autopista Atlántico Bandera (4): 1992(R), 1994, 1995, 1996.
Concello de Cangas Bandera (5): 1994, 1995, 1998, 2000, 2007.
Concello de Pontevedra Bandera (4): 1996, 1997, 1998, 2002.
Concello de Redondela Bandera (2): 1996, 2007.
Vieirasa Bandera (1): 1997.
Concello de Bueu Bandera (2): 1999, 2020.
A Lanzada Saria (5): 2007, 2008, 2011, 2013, 2017.
Paco Fenosa memoriala (5): 2009, 2010, 2011, 2012, 2013.
Bandera 25 aniversario Chapela (1): 2010.
Pepe O Ruso memoriala (1): 2016.
Karmengo Amaren Bandera, O Groven (1): 2020.
Concello de Redondela - Cesantes (1): 2025.
CoruñanConcello de Boiro Bandera (2): 1993, 2001.
Concello de Oleiros Bandera (2): 1996, 2007.
Ferrol Hiriko Bandera (2): 2006, 2007.
Concello da Pobra Bandera (1): 2007.
Cabo da Cruzeko erlojupekoa (5): 2007, 2008, 2009, 2011, 2012.
Concello de Muros Bandera (1): 2007.
Concello de Rianxo Bandera (1): 2020.
Illa de Samertolameu Bandera (1): 2020.
Mariña Cabo da Cruz Bandera (2): 2022.
Narón Hiriko Bandera (1): 2023.
AsturiasenAsturiasko Printzearen Bandera (2): 1998, 2007.
KantabrianS.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2008.
Euskal HerrianGetxoko Bandera (1): 1996.
Donibane Lohitzuneko Bandera (4): 1998, 2000, 2001, 2002.
ErrioxanErrioxako Bandera (1): 2001.
  • (SJ) San Juán Tirán, (R) Remedios Tirán

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE14
LGT 110
LGT 20
2026 barne.
UrteaLigaKontxaEspainia
2003TKE Liga, 10.a--
2004TKE Liga, 12.a (p.o. )7.a7.a
2005Galiziako Liga, 4.a-7.a
2006Galiziako Liga, 5.a--
2007Galiziako Liga, 1.a (p.o. )7.a7.a
2008TKE Liga, 10.a7.a-
2009TKE Liga, 9.a-6.a
2010TKE Liga, 7.a-3.a
2011TKE Liga, 5.a7.a5.a
2012TKE Liga, 4.a3.a4.a
2013TKE Liga, 5.a6.a3.a
2014TKE Liga, 7.a--
2015TKE Liga, 7.a7.a-
2016TKE Liga, 6.adesk-
2017TKE Liga, 7.a8.a-
2018TKE Liga, 12.a ()--
2019Galiziako A maila, 2.a (p.o. )-5.a
2020Galiziako A maila, 1.a (p.o. )--
2021TKE Liga, 11.a (p.o. )--
2022Galiziako A maila, 3.a--
2023Galiziako A maila, 3.a2.a
2024Galiziako A maila, 3.a--
2025Galiziako A maila, 2.a (p.o. )--
2026Galiziako A maila,
  • (p.o.) play-offak

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sociedad Deportiva Tirán
EntrenatzaileaGalizia Santiago Lago
Patroia(k)Galizia Irene Del Río
Kolorea(k)          urdin iluna eta argia
Trainerua          Mosqueira
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga2.a (Galiziako Ligan)
2026Galiziako Ligan
Tirango trainerua Zarautzen, 2023ko Euskotren Ligan.

2014an trainerua osatzea lortu eta Galiziako Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ez zuen trainerurik atera.

2019an berriz osatu du trainerua eta Galiziako Ligan ari da. Espainiako Txapelketan ere hartu zuen parte eta hirugarrena izan zen hiru traineruren artean. 2020an Galiziako Ligan Cabo da Cruzekin lehia estuan aritu zen eta estropada bat irabazi zuen. Bigarren amaitu zuen azkenean. 2022ko Ligan laugarren egin zuen arren, Chapelak (2.a) eta Mugardos-A Cabanak (3.a) Euskotren Ligari uko egin ziotenez, kupoengatik bera igo zen mailaz[14]. 2023 eta 2024an azkena izan zen Ligan eta lehenengo urtean arautegiak hala zehaztuta salbuetsita egon bazen ere[15] 2024an maila galdu du.[16]

2024an ekainean jokatu zen Galiziako txapelketa irabazi zuen.[17] Denboraldiaren amaieran maila galdu zuen.

2025ean bigarren urtez jarraian Galiziako Txapelketa irabazi zuen [18] eta Ligako azpitxapelduna izan zenez igoera play-offak jokatu zituen, arrakastarik gabe ordea. 2026ko martxoan Galiziako distantzia luzeko traineru txapelketa irabazi zuen.[19]

HandiakTeresa Herrera Bandera (0)
EtxekoakConcello de Moaña Bandera (0): bigarren 2025ean.
Ruly memoriala (1): 2025.
Meira-Tirán desafioa (3): 2024, 2025, 2026.
PontevedranPaco Fenosa memoriala (2): 2019, 2023.
Pepe O Ruso memoriala (1): 2026.
CoruñanFerrol Hiriko Bandera (1): 2025.
Reganosa Bandera (1): 2025.
Dendoraldiak
Euskotren2
LGT7
2025 barne.
UrteaLigaGaliziako tx.Espainiako tx.
2014Galiziako Liga, 3.a--
2015-
2018
ez
2019Galiziako Liga, 4.a4.a3.a
2020Galiziako Liga, 2.a3.a-
2021Galiziako Liga, 4.a3.a-
2022Galiziako Liga, 4.a ()5.a-
2023Emakumezkoen Liga, 8.a2.a-
2024Emakumezkoen Liga, 8.a ()Txapelduna-
2025Galiziako Liga, 2.a (p.o. )Txapelduna-
2026Galiziako Liga,4.a
  • (p.o.) play-offak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Verdeal*, Vicente. (2022-04-19). «Remero extraordinario» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-10-25).
  2. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Traiñeiras: Tirán, campiona de España en 1961 (e II)» La Voz de Galicia 2015-09-12 (kontsulta data: 2024-12-12).
  3. 1 2 3 4 «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) Galiziar arraunketa, 20 urte olatuan / El remo gallego, 20 años en la ola – TOSTA. 2015-08-01 (kontsulta data: 2024-12-12).
  5. (Gaztelaniaz) Castro, Jorge. (2009-09-16). «Galicia modificó la historia» Atlántico (kontsulta data: 2024-12-12).
  6. (Gaztelaniaz) GOÑI, IÑIGO. (2007-09-24). «Getaria rozó el ascenso a la ACT» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-09-01).
  7. (Gaztelaniaz) Moaña, fran g sas. (2011-08-28). «Tirán hace historia y gana la Bandera de Orio» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) gondra, aner. (2013-07-01). «La ría elige a Tirán» Deia (kontsulta data: 2025-08-01).
  9. (Gaztelaniaz) «Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016» Diario Vasco 2017ko uztailaren 13an.
  10. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-09-01). «Tirán se suma a las favoritas y San Pedro se queda a las puertas» GARA (kontsulta data: 2024-12-12).
  11. (Gaztelaniaz) Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-08-26). «ACT: Urdaibai gana en Boiro y Tirán desciende» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-12).
  12. www.ligalgt.com (kontsulta data: 2024-12-12).
  13. (Gaztelaniaz) admin. (2023-08-07). «El Club de Remo de Ares hizo historia al proclamarse campeones de España de traineras!» concellodeares (kontsulta data: 2024-12-12).
  14. (Gaztelaniaz) Jose. (2022-09-13). «NUESTRO EQUIPO FEMENINO YA ES EQUIPO DE LA LIGA EUSKOTREN» SD Tiran (kontsulta data: 2024-12-12).
  15. (Gaztelaniaz) Castaño, Iker. (2023-08-21). «Hibaika se jugará la salvación en la Liga Euskotren a mediados de septiembre» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-12).
  16. (Gaztelaniaz) Collarte, César. (2024-08-12). «Tirán desciende y Cabo apunta a la promoción» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-12).
  17. (Gaztelaniaz) «Ares y Tirán reinaron en el campeonato gallego de traineras» La Voz de Galicia 2024-06-09 (kontsulta data: 2024-12-12).
  18. (Gaztelaniaz) «Puebla, Samertolameu, Tirán y Ares alzan el título gallego de traineras» La Voz de Galicia 2025-06-08 (kontsulta data: 2025-06-08).
  19. «Cabo da Cruz y Tirán reinaron en el Campionato Galego Xunta de Galicia de Longa Distancia de traineras» www.lavozdegalicia.es (kontsulta data: 2026-03-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]