Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | |
---|---|
Sorrera | 1895 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | La Pedreñera |
Palmaresa | 4 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga 8 Espainiako Txapelketa 18 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 7.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.sdrpedrena.com |
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña (euskaraz: Pedreña Arraun Kirol Elkartea) Marina de Cudeyoko (Kantabria, Espainia) Pedreña auzoko arraun taldea da.[1]
Koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedreñaren kolore klasikoak elastiko zuria eta traineru beltza izan dira. 2018an La Pedreñera traineru zuria estrenatu zuten[2] eta elastiko beltza jantzi zuten, baina hurrengo urtean kolore klasikoak berreskuratu zituzten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1895ean sortua[1], tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere. Bere palmaresean 4 Kontxako Bandera eta 8 Espainiako Traineruen Txapelketa ditu.
Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedreñako ontzi baten lehenengo agerraldia 1895ekoa da. Salustino Higuerak bazuen Laurak Bat izeneko trainerua. Honek Jose Ansorena mutrikuarra ekarri zuen patroi lanetarako eta 1900 artean hainbat garaipen lortu zituen[3]. Santanderko estropadak jokatu zituen XX mendearen hasieran eta 1919 (Alfontso XIII.aren Kopa)[1] eta 1920an garaipen handiak lortu zituen. 1932 eta 1933an ere txapeldun atera zen. Santander inguruko koadrillek hartzen zuten parte estropada haietan.
40. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pedreñaren lehenengo "urrezko aroa" izan zen. Garai hartan Pepe Bedia "Joselón" patroi zuela, Castilla traineruak Kontxako bandera hiru aldiz irabaztea lortu zuen[4]. 1943an Cantabria traineru polemikoa erabili zuen, Ginean egin zuten eta oso arina zen, 165 kg baino ez zituen pisatzen, garai hartakoen erdia[5]. Bilbo aldean eta Santander aldean ere bandera ugari jaso zituen. Emaitza onek puzturik Espainiako txapelketan antolatzea bultzatu zuen, bai eta irabazi ere[6]. Garai hartan etsai nagusi Hondarribia, Orio eta Kaiku izan zituen. 1949an ia dena irabazi ondoren arraun egiteari utzi zion taldeak.[1]
60. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren urrezko aroa Hondarribiaren berpiztearekin batera iritsi zitzaion Pedreñari 60. hamarkadaren bukaeran. Urte haietan Pedreñak Espainiako txapelketa ia guztiak irabazi zituen[7], Hondarribia Kontxan nagusitu zen bitartean. Bien arteko desafioak ere famatuak izan ziren, Santoñan adibidez 30.000 ikusle elkartu ziren1968ko abuztuaren 18an.[4]
Azken garaipen sonatua 1976an izan zuen, pronostikoak hautsiz Kontxako bandera irabazi zuenean.[8]
XXI mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003an arraun ligak abiatu zirenean Pedreña TKE Liga nagusian hasi zen Astillerorekin eta Castro Urdialesekin batera. 2005ean Kontxa irabaztear egon zen, denborale izugarriak bigarren txandako traineruak nabarmen kaltetu zituenean. Pedreñak lehenengo txandan arraun eginda bigarren txandajko Hondarribiak baino denbora hobea egin zuen. Epaileek ordea estropadan Orio abordatu izanagatik deskalifikatu egin zuten eta Hondarribia jabetu zen banderaz. Harrabots handia eragin zuen erabakiak Kantabria aldean.[9] Kantabriako Miguel Angel Revilla presidenteak sinbolikoki "Kantabriako Bandera" eman zion taldeari.[10]
Ligari dagokionez 2011 artean lehen eta bigarren txanda artean ibili zen, 2005ean eta 2006an laugarren eginez. Ligako hiru estropada irabazi zituen. Garai horretan birritan egin zuen hirugarren Kontxako banderan ere, 2006an (hiru kantabriarrek osatu zuten podiuma)[11] eta 2011n. Hurrengo urteetan diru sarrerak gutxitu eta maila apalagoa eman zuen. 2014an diru arazo latzen ondorioz ezin izan zuen kalitatezko tripulazioa osatu eta 19 punturekin azkena gelditu zenez maila galdu zuen[12]. 2015 urtean KAE Ligan bandera bat irabaztea lortu zuen baina sailkapen orokorrean zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urteetan bigarren txandan aritzea egokitu zaio.
2020. urtean Joseba Fernandez entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldia txukun hasi zuen, kantabriarren artean jokaturiko estropada guztiak irabaziz (tartean Kantabriako txapelketa). KAE Liga bera ere nagusitasun osoz irabazi zuen, tartean zortzi estropada, baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu[13]. 2021. denboraldirako Juan Mari Lujanbio patroia fitxatu zuen. Kantabriako estropadetan nagusi izan zen. Hurrengo urteetan KAE Ligako txanda nagusian ibili da, play-offak berriz jokatu ere bai, baina ez du lortu mailaz igotzerik.
Patroi famatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Ansorena (XIX mende bukaeran): Santanderko estropada zaharrak
- "Ti Fredo" (1919-1922): Santanderko estropada zaharrak
- José Bedia "Joselón" (1943-1965): 3 Kontxa eta Espainiako 4 Txapelketa.
- Rubén Laso "Michelena" (1967-1980): Kontxa 1 eta Espainiako 2 Txapelketa.
- Borja Gómez (2004-2016)
Traineruen izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Laurak bat: 1895
- Baceta: 1911 (emakumezkoak)
- Santos Mártires: 1919
- Diez Hermanos: 1920
- María de los Ángeles: 1922 (emakumezkoak)
- Elcano: 1933
- Pasayako: 1933
- Cantabria: 1943
- Castilla: 1944-1949, 1965-1966
- La Montañesa: 1967-1968
- Pedreña: 1976
- Sardinero: 1985
- Marina Pedreña: 1997
- San Pedro: 1998
- Marina de Cudeyo: 2003-2005, 2008-2010
- María: 2006-2007
- Seve Ballesteros: 2010-2013
- Cantabria: 2013
- La Pedreñera: 2017-egun
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (4): 1945, 1946, 1949 eta 1976.
- Bigarrena (2): 1943 eta 1948.
- Hirugarrena (2): 2006 eta 2011.
- Sailkapen estropadako irabazlea (0)
- Sailkatua (9): 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010 eta 2011.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Laugarrena 2005 eta 2006an.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 3
- Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014
- KAE Liga (1): 2020.
- Euskal Liga (0): Bederatzigarren 2002an.
- Txapelduna (8): 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968 eta 1970.
- Bigarrena (3): 1946, 2003 eta 2009.
- Txapelduna (18): 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007, 2020, 2021 eta 2022.
- Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2021, 2022.
Estropada zaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santanderko estropada zaharrak (5): 1919, 1920, 1932, 1933 eta 1940.
- Bilboko estropada zaharrak (6): 1944, 1945, 1946, 1947, 1947 eta 1949.
- Kantauriko Txapelketa (1): 1949.
Aro modernoko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Nerbioiko Sari Handia (1): 1966. El Corte Ingles Bandera (1): 1973. Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (5): 1964, 1965, 1967, 1969, 1970. |
Etxekoak | Marina de Cudeyoko Bandera (5): 1972, 1985, 2002, 2020, 2022. S.D.R. Pedreña Bandera (2): 2001, 2002. |
Kantabrian | Laredon estropada (1): 1966. Santoñako estropada (1): 1970. Memorial Miguel Laredo (1): 1972. Castro Urdialesko Bandera (2): 1976, 2022. Errege Kopa (Santanderko Banderan) (1): 1976. Sotileza Bandera (9): 1979, 1983, 1985, 1997, 2007, 2010, 2015, 2020, 2021, 2022. Bansander Bandera (8): 1985, 2007, 2008, 2015, 2020, 2021, 2022, 2024. San Vicente de la Barquerako Bandera (2): 1983, 2014. Suancesko Bandera (2): 1997, 2000. Astilleroko Bandera (1): 1997. Pontejosko Bandera (2): 1997, 1998. Santoñako Bandera (2): 1997, 2002. Carasako Bandera (1): 1998. S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2007. Caja de Cantabria Bandera (3): 2007, 2010, 2012. Corte Inglés Bandera (11): 2006, 2007, 2010, 2011, 2012, 2015, 2017, 2020, 2021, 2022, 2023. Santoñako jeitsiera (3): 2009, 2010, 2011. Flaviobriga Bandera (1): 2009. San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2010. Colindresko jeitsiera (2): 2012, 2017. Santanderko Bandera (4): 2015, 2020, 2021, 2022. San Martin ibaiaren jaitsiera, Suances (1): 2020. Comercio Castro Urdiales (1): 2020. Camargoko Bandera (1): 2022. |
Bizkaian | Plentziako Bandera (1): 1998. Iberiaren Bandera (1): 2002. Getxoko Bandera (1): 2006. Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2020. Sestaoko Bandera (1): 2021. |
Gipuzkoan | Hernaniko Bandera (2): 2001, 2002. Pasaiako Bandera (1): 2002. Irun Hiriko Bandera (1): 2002. Ékolo Bandera (1): 2020. Zumaiako Ikurrina (1): 2020. Adegi Bandera (1): 2020 Getariako Bandera (1): 2020. Orio Kanpina (KAE) (1): 2021. Hondarribiko bandera (KAE) (1): 2022. |
Galizan | Conde de Fenosa Bandera (2): 1979, 1981. Afamo Bandera (Moaña) (1): 2010. |
Besterik | Kantauriko Arraun Jokoak (1): 1967. Errioxako Bandera (2): 2003, 2006. |
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): bigarren 2010 eta 2011n.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 12 | |
KAE 1 | 11 | |
KAE 2 | 0 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 9.a | - |
2004 | TKE Liga, 8.a | - |
2005 | TKE Liga, 4.a | deskalifikatua (1.a)* |
2006 | TKE Liga, 4.a | 3.a |
2007 | TKE Liga, 6.a | 5.a |
2008 | TKE Liga, 6.a | - |
2009 | TKE Liga, 5.a | 4.a |
2010 | TKE Liga, 5.a | 7.a |
2011 | TKE Liga, 6.a | 3.a |
2012 | TKE Liga, 10.a | - |
2013 | TKE Liga, 10.a | - |
2014 | TKE Liga, 12.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2024 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | |
---|---|
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | beltza |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2021eko otsailean jokatu zuen estropada aurrenekoz. Camargon izan zen eta garaipena lortu zuen Castroren aurkako lehian.
- Descenso Traineras de Bahía-Camargo (2): 2021 (2).
- Sotileza Bandera (1): 2021.
Antolaturiko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedreñak Marina de Cudeyoko Bandera antolatzen du urtero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Remo – Cultura, Deporte y Turismo Marina de Cudeyo. (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ a b «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ Portugalete, El Mareómetro. (viernes, 26 de junio de 2020). «El Mareometro Blog: PRIMER CAMPEONATO DE ESPAÑA DE TRAINERAS EN 1944» El Mareometro Blog (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ «ABC MADRID 17-09-1968 página 74 - Archivo ABC» abc 2019-08-12 (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) interaulasedi. (2005-12-26). «La bandera de la discordia, polémica en la regata de La Concha» Proyecto Interaulas - Redacción, revista educativa de Cantabria (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detalle - Gobierno - cantabria.es» Gobierno (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vispe, Juanjo. (2006-09-04). «Triplete cántabro en la Bandera de La Concha» Diario AS (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2014-09-21). «Hondarribia, la más regular» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) VIDART, MARCO G.. (2022-10-18). «Joseba Fernández no seguirá en Pedreña» El Diario Montañés (kontsulta data: 2024-11-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala