Sociedat de Lingüistica Aragonesa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sociedat de Lingüistica Aragonesa (SLA) aragoierazko erakundea da, 2004an abiatutakoa. Grausen (Huesca) dute egoitza nagusia.

Joan Coromines i Vigneaux, Jean-Joseph Saroïhandy, Juan Moneva Puyol eta Benito Coll Altabás hizkuntzalari eta egileak erreferente moduan dituzte.

Erakundeak beste eredu bat proposatzen du hizkuntza idatziaren moduan, grafía SLA izenekoa, Consello d'a Fabla Aragonesak 1987an finkatu zuenaren (Grafía de Uesca) aurrean.

Batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xavier Tomás Arias, José Manuel Cuartango Latorre, Gabriel Sanz Casasnovas, María Concepción Girón Angusto kideek osatu zuten 2023ko batzordea, Benasquen egindako bileran.

Aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De Lingua Aragonesi aldizkari ofiziala du. Halaber, Xabier Tomás Ariasek kolaboratzen du Llengues Vives argitalpen kataluniarrean, bertan erakundeak proposatutako grafia erabiliz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]