Sodio hipoklorito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sodio hipoklorito
Sodium-hypochlorite.png
Formula kimikoaNaClO
SMILES kanonikoa[O-Cl.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, sodio, kloro eta hidrogeno
Masa molekularra73,954 Da
Erabilera
Tratatzen duatleta-oin
RolaOxidatzaile, Desinfekzio eta uraren arazketa
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
1
Identifikatzaileak
InChlKeySUKJFIGYRHOWBL-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7681-52-9
ChemSpider22756
PubChem23665760
Reaxys11342986
Gmelin32146
ChEMBLCHEMBL1334078
NBE zenbakia1791
RTECS zenbakiaNH3486300
ZVG1410
DSSTox zenbakiaNH3486300
EC zenbakia231-668-3
ECHA100.028.790
CosIng59174
MeSHD012973
RxNorm9881
UNIIDY38VHM5OD
NDF-RTN0000148260
KEGGD01711

Sodio hipokloritoa konposatu ez-organikoa da NaClO formula duena eta sodio katioi batez eta hipoklorito anioi batez osatuta dagoena. Kontsidera daiteke azido hipoklorosoaren sodio-gatza dela.

Sodio hipoklorito anhidroa ez-egonkorra da eta eztanda egin dezake deskonposatzean[1]. Alabaina, sodio hipoklorito pentahidratatua (NaOCl·5H2O ) egonkorra da hotzean gordetzen bada. Solido berde-horia da[2].

Sodio hipokloritoaren ur-disoluzioak kolore berde-hori hitsa du eta guztion etxeetan desinfektatzaile edo garbitzaile moduan izaten dugun lixiba da.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat maneraz presta daiteke sodio hipokloritoa. Bi dira erabilienak.

Sodio hidroxidozko ur-disoluzio batean zehar kloro gasa pasarazten denean beheko erreakzioa gertatzen da sodio hipokloritoa eta sodio kloruroa eratuz[3]. Kloroa erreduzitu eta oxidatu egiten da aldi berean, hots, dismutazioa pairatzen du.

Cl2 (g) + 2 NaOH (aq) → NaCl (aq) + NaClO (aq) + H2O (aq)

Sodio hipoklorito pentahidratatua ere presta daiteke metodo honen bidez.

Gatzunaren hidrolisia baliatzen duten hainbat prozesu ere usa daitezke[4]. Gatzunaren hidrolisiaren bidez lehen urratsean sodio hidroxidoa eta kloro gasa sintetizatzen dira eta, ondoren, nahastu egiten dira sodio hipokloritoa lortzeko[5]. Hauek dira erreakzioak:

2 NaCl + 2 H2O → 2 NaOH + H2 + Cl2

Cl2 + 2 NaOH → NaCl + NaClO + H2O

Prozesuaren lehen urratsa sosa kaustikoa eta kloroa lortzeko kloro-alkali izeneko prozesu industriala da. Ekoizten den hipoklorito-kantitatea kloroak disoluzioan egiten duen denboraren eta tenperaturaren menpe dago. Zenbat eta denbora gehiago egon kloroa disoluzioan sodio hidroxidoarekin harremanetan orduan eta hipoklorito gehiago. Bestetik tenperatura asko igotzea ez da komeni, 60 °C-rik gora hipokloritoa klorato bihurtzen azkar hasten baita.

3 NaClO → NaClO3 + 2 NaCl

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio hipokloritoaren erabilera ia guztiak uretan disolbaturik da, kontzentrazio txikiagoa edo handiagoa duelarik, hots, lixiba moduan. Ondorioz lixibari ematen zaizkion erabilerak dira nagusienak: garbiketa-agentea, dekoloratzailea, desinfektatzailea, usain-kengarria eta hondar-uren tratamentuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bretherick's handbook of reactive chemical hazards.. (7th ed.. argitaraldia) Elsevier 2007 ISBN 978-1-60119-265-3. PMC 123506100. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  2. (Ingelesez) Applebey, Malcolm Percival. (1919-01-01). «XCVI.—Sodium hypochlorite» Journal of the Chemical Society, Transactions 115 (0): 1106–1109. doi:10.1039/CT9191501106. ISSN 0368-1645. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  3. (Ingelesez) Vogt, Helmut; Balej, Jan; Bennett, John E.; Wintzer, Peter; Sheikh, Saeed Akbar; Gallone, Patrizio; Vasudevan, Subramanyan; Pelin, Kalle. (2010). «Chlorine Oxides and Chlorine Oxygen Acids» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi:10.1002/14356007.a06_483.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  4. «Sodium Hypochlorite - Molecule of the Month October 2011 - HTML-only version» www.chm.bris.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  5. Tilley, R. J. D.. (2004). Understanding solids : the science of materials. J. Wiley ISBN 0-470-85275-5. PMC 54543926. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]