Sodio nitrito

| Sodio nitrito | |
|---|---|
| Formula kimikoa | NaNO2 |
| SMILES kanonikoa | [O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
| MolView | [O-.[Na+] 3D eredua] |
| Konposizioa | Nitrogeno, sodio eta oxigeno |
| Mota | konposatu kimiko |
| Masa molekularra | 68,982673 Da |
| Erabilera | |
| Rola | farmako esentzial |
| Kristalografia | |
| Sistema kristalinoa | Kristal-sistema ortorronbiko |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| GHS arriskua | arriskua |
| Arrisku motak | H272 (en) |
| Prekauzio motak | P220 (en) |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | LPXPTNMVRIOKMN-UHFFFAOYSA-M |
| CAS zenbakia | 7632-00-0 |
| ChemSpider | 22689 |
| PubChem | 23668193 |
| Reaxys | 906771 |
| Gmelin | 78870 |
| ChEMBL | CHEMBL93268 |
| NBE zenbakia | 1500 |
| RTECS zenbakia | RA1225000 |
| ZVG | 1380 |
| DSSTox zenbakia | RA1225000 |
| EC zenbakia | 231-555-9 |
| ECHA | 100.028.687 |
| CosIng | 37980 |
| MeSH | D012977 |
| RxNorm | 9894 |
| Human Metabolome Database | HMDB0303548 |
| UNII | M0KG633D4F |
| NDF-RT | N0000145900 |
| KEGG | D05865 |
Sodio nitritoa NaNO2 formula molekularra duen gatz bat da. Elikagai industrian erabiltzen den gatzik ohikoena da, batez ere, harakintzan. Haragietan eta haien deribatuetan, gehigarri bezala erabiltzen da, eta E 250 kodearekin etiketatzen da. Bere erabilera erregulatuta dago, elikagaietan nitrosaminak sor ditzakeelako; horiek minbizia eragin dezakete.[1]

Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodio nitritoa uretan disolbagarria den hauts zuri kristalinoa da. Erregaia ez den konposatua da, baina tenperatura altuetan (1000 °C) oxigenoarekin bortizki erreakziona dezake.[2] Agente oxidatzaile oso sendoa da giro hezean. Heste-floraren bakterio batzuek nitritoak sor ditzakete, nitratoak dituzten zenbait elikagai hartzean, adibidez: beterraba, ziazerba edo apioa.

Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikagaiak kontserbatzeko eta haragi-deribatuen kolorea finkatzeko erabiltzen da, batik bat. Erabiltzeko beste gatz batzuekin konbinatzen da: sodio eta potasio nitrito eta nitratoak. Hori erabiltzea bakterioen intoxikazioa saihesteko balio du. Harakintzan duen beste funtzioetako bat zaporea eta kolorea hobetzea da.[3]
Industria kimikoan, funtsezkoa da tindagai azoikoen fabrikazioan, aminak konposatu diazo (diazoazio) bihurtzeko duen gaitasunarengatik. Hainbat substantzia organiko eta ez-organikoren sintesian ere erabiltzen da, oxido nitrikoarenean adibidez, eta erreaktibo arrunta da kautxuaren industrian.
Kimika analitikoan erreaktibo gisa ere erabiltzen da; batzuetan, argazkigintzan, sodio nitritoak funtzio garrantzitsua betetzen du korrosioaren aurka.
Medikuntzan, farmako injektagarri bezala erabiltzen da gaixoaren hemoglobina aldatzeko, beharrezkoa denean. Baso-zabaltzailea ere bada; horrez gain, ezinbestekoa da zianuroak eragindako intoxikazioaren tratamenduan (intoxikazio zianhidrikoa).[4]
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodio nitritoa erredox erreakzio baten bidez prestatzen da: nitratoa nitritora erreduzituz erreduktore sendo batekin, hala nola, berunarekin. Burdinazko kapsula batean sodio nitritoa jartzen da eta irakin arte berotzen da. Irakite-tenperaturara iritsitakoan, beruna pixkanaka-pixkanaka gehitzen da. Berotzen jarraitzen da berun guztia oxidatu arte eta gero, hozten uzten da. Ondoren, lortutako produktua ur beroarekin garbitzen da, filtratzen da eta berriro ur beroarekin garbitzen da. Jarraitzeko, lortutako disoluzioa kristalizatzen uzten da eta lortzen diren kristalak alkoholarekin garbitzen dira. Filtratutako likidoa CO2 korronte batetik pasatzen da erreakzionatu gabe geratu den beruna prezipitatzeko. Azkenik, prezipitatutako beruna filtratzen da eta azido nitrikoarekin neutralizatzen da.
Eragina osasunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan egindako ikerketek frogatu zuten sodio nitritoak minbizia eragiten duela laborategiko animalietan, eta, ondorioz, minbizia eragin dezakeela gizakietan.[5] Horren ondorioz, bere erabilera gehigarri moduan arautu behar da. Izan ere, elikagaietan gehiegizko sodio nitrito kantitatea izateak kate-erreakzio bat eragiten du. Ondorioz, muskuluetako amina eta metilaminekin nitrosaminak (minbizi eragileak) ekoizten ditu.[1] Nitrosaminak ager daitezke haragia tenperatura altuetan frijitzean eta janaria izoztean. Egiaztatu da C bitamina hartzeak murrizten duela nitrosaminen ekoizpena haragian.[6] Herrialde batzuetan, hala nola Espainian, sodio nitritoaren erabilera gehigarri moduan araututa dago; izan ere, elikagai batzuk izan dezaketen sodio nitrito kopuru maximoa finkatuta dute.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Tratado de nutrición, Ediciones Díaz de Santos, 532. orr.
- ↑ Richard P. Pohanish, Stanley A. Greene, (2003), Wiley guide to chemical incompatibilities,Wiley, 864. orr.
- ↑ Royal Society of Chemistry (Great Britain). Information Services, Flavour science: recent developments
- ↑ Lewis R. Goldfrank, Neal Flomenbaum, (2003), Goldfrank's toxicologic emergencies,Blackwell, Nueva York, 1729. orr.
- ↑ R. Plank, (2004), El empleo del frío en la industria de la alimentación, Reverte argitaletxea, Madril, 262. orr.
- ↑ C.W. Mackerness, S.A. Leach, M.H. Thompson and M.J. Hill (1989). «The inhibition of bacterially mediated N-nitrosation by vitamin C: relevance to the inhibition of endogenous N-nitrosation in the achlorhydric stomach». Carcinogenesis 10 (2): 397-399. PMID 2492212. doi:10.1093/carcin/10.2.397.
- ↑ BOE 1982ko otsailaren 19a