Edukira joan

Sofia Alforja Sagone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Alforja Sagone
Bizitza
JaiotzaIruñea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Antzerki Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia

Facebook: sofia.alforjasagone Edit the value on Wikidata

Sofia Alforja Sagone (Iruñea, Nafarroa Garaia) dantzaria eta Dantzaguneko koordinatzailea da.[1][2]

Sofiak Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen lehen ikasketak. 1988an Madrilgo Albeniz Antzokian Teresa Valentinekin batera ekoizpena ikasteko beka jaso zuen. Guillermo Herasek zuzentzen zuen Madrilgo Joera Berrien Zentro Nazionalean praktikak egin ondoren, Bederen-1 eta Tanttaka euskal konpainien hainbat ikuskizunen ekoizpena egin zuen.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Cartujako Auditorioko 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketa (EXPO ’92) koordinatzaile tekniko gisa lan egin zuen Pre-Expoan, eta 1992an HISPANO’92 enpresarentzat KALE ANIMAZIOA programako produkzio-koordinatzailea izan zen, EXPO’92an (Sevilla). 1993tik 1995era, ARTESZENAk, Gipuzkoako Antzoki Publikoak, ekoitzitako ikuskizunen produkzio arduraduna izan zen, eta 2000. urtera arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren Maiatza Dantzan jaialdiaren ekoizpenarekin uztartu zuen. 1995etik 2000ra Donostiako Musika Hamabostaldiko ekoizpen sailean egin zuen lan. 1998tik 2002ra Donostiako Zinemaldiko ekoizpen sailean kolaboratu zuen. 2003tik 2014ra Dantzaz konpainiako Ekoizpen arduraduna izan zen. 2015etik aurrera Dantzagunearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dantza-zerbitzuaren, koordinazioa garatzen hasi zen.[1]

Dantzaguneko koordinazioaz arduratzen den Sofia Alforjak taldeko ditu Antonio Javier Aguilera Rodríguez, Jacopo Bellani, Olatz Egia Cantón, Aitzol Iraola, Joana Ouret eta Yaiza Vela interpreteak, Fernando Saenz de Ugarte zuzendari nagusia, Adriana Pous zuzendari artistikoa, Bertha Bermúdez Pascual Proiektuen garapena eta dokumentazioaren arduraduna, Iker Bengotxea Administrazio arloko arduraduna, Ainhoa Uribarri Komunikazioa eta kudeaketa eta Laura G. Latasa mediazio arduraduna.[1]

Epaile-lanak ere egiten ditu, hala nola, Getxoko Muxikebarriren laugarren[3] eta bosgarren edizioan.[4]

2022an Zentro koreografikoek dantza antolatu, ikustarazi eta babestuko zuen kultur legea aldarrikatu zutenean, besteak beste, Sofia Alforjak hartu zuen parte eskaera horretan.[5][6]

Dantzaz eta Erosoinkaren itzalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Bagüésekin, Euskal Musikaren Artxiboa-Eresbileko zuzendariarekin, Eresoinka historikoaren eta egunekotasunaren arteko paralelismoa ezarriko zuen proiektu bat ekoizteko modua bilatzeko harremanetan jarri ziren. Dantza, musika korala eta sorkuntza plastikoa batzen zituen prozesu horren ekoizle izendatu zuten Dantzaz, bere egunean (1937) Eresoinka izan zen bezala. Horrela, Eresoinkaren Itzalak, sorkuntza garaikidea sortu zen.[7]

Eresoinka euskal enbaxada kulturalaren proiektua izan zen, Jose Antonio Agirre lehendakariak 1937an antolatua, "Askatasunarengatik hiltzen den herri baten oroitzapena munduan zehar eramateko, gure doinuen bidez, atzerrian oraindik ez baitakite askatasunaren alde borrokatzen dela" enkarguarekin.[7]

2016ko urrian estreinatu zen Eresoinkaren Itzalak, Angeluko Quintaou Antzokian. Garai horretako dantzariak hauxek ziren: Jone Amézaga, Juliana Javier, Miren Lizeaga, Esmee Lobely, Andrea Loyola, Olaia Valle, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Fernando Luis, Richard de Leyos, Gilles Noël, John O´Gara eta Marek Strycek.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Taldea» Dantzaz (kontsulta data: 2025-11-01).
  2. «Identidad» dantzazexploradora.dantzaz.eus (kontsulta data: 2025-11-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Getxo - Oficina de prensa - Notas de Prensa - Notas de prensa - Detalle» www.getxo.eus (kontsulta data: 2025-11-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Getxo - Oficina de prensa - Notas de Prensa - Notas de prensa - Detalle» www.getxo.eus (kontsulta data: 2025-11-01).
  5. (Gaztelaniaz) «ACTUALIDAD: Los centros coreográficos reivindican una ley de cultura que organice, visibilice y apoye la danza» Citeyoco 2022-06-12 (kontsulta data: 2025-11-01).
  6. (Gaztelaniaz) Los centros coreográficos reivindican una ley de cultura que organice, visibilice y apoye la danza. 2022-06-12 (kontsulta data: 2025-11-01).
  7. a b c «Nortasuna» dantzazexploradora.dantzaz.eus (kontsulta data: 2025-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]