Sofia Gubaidulina
Sofia Asgatovna Gubaidulina (errusieraz: Софи́я Асгáтовна Губaйду́лина, tatareraz: София Әсгать кызы Гобәйдуллина; Txistopol, Tatarstan, Errusia, 1931ko urriaren 24a – 2025eko martxoaren 13a) tartaro jatorriko errusiar musikagilea izan zen.
Konposizio eta piano ikasketak egin zituen Kazango Kontserbatorioan, 1954an graduatuz. Moskuko Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak, Nikolai Peikorekin 1959ra arte eta Vissarion Xebalinekin 1963ra arte. Stalin beka lortu zuen. Melodia alternatiboen bila zebilenez, bere musika "arduragabetzat" jo zen Sobietar Errusiako ikasketeta garaian. Hala ere, Dmitri Xostakovitxen babesa izan zuen eta bere ebaluazioan bide horretatik jarraitzera jarraitzera bultzatu zuen, nahiz eta beste batzuk okertzat jo.
1970eko hamarkadaren erdialdean Gubaidulinak Astreja folk inprobisazio musika taldea sortu zuen, Viktor Suslin eta Viatxeslav Artiomov musikagileekin batera.
1992tik Alemanian bizi izan zen, Hanburgon. Frankfurteko, Hanburgoko eta Suediako Musika Errege Akademiako musika akademietako kidea izan zen.