Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbüttelekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Portrait 438 Sophie Caroline Marie von Brandenburg-Bayreuth.jpg
Bizitza
Jaiotza Brunswick1737ko urriaren 8a
Heriotza Erlangen1817ko abenduaren 22a (80 urte)
Hobiratze lekua Neustädter Kirche, Erlangen Itzuli
Familia
Aita Charles I, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel
Ama Filipina Karlota Prusiakoa
Ezkontidea(k) Frederick Itzuli  (1759ko irailaren 20a -  1763ko otsailaren 26a)
Anai-arrebak
Leinua House of Welf Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbüttelekoa (1737ko urriaren 7a - 1817ko abenduaren 22a) Karlos I.a Brunswick-Wolfenbüttelekoaren alabarik nagusiena izan zen. Bere ama Filipina Karlota Prusiakoa zen, Frederiko Handiaren arreba.

1753an Jurgi II.a Erresuma Batukoak bere seme Jurgi, Galesko Printzearekin ezkontzea nahi izan zuen. Helburua Prusiarekin harremanak hobetzea zen, Sofia Karolina Frederiko II.a Prusiakoaren iloba baitzen. Erresuma Batuak laguntza behar zuen Frantzia eta Austriaren aurkako gerra egiteko, Iraultza Diplomatikoa zela eta. Galesko Printzearen ama, Augusta Saxonia-Gothakoa, ez zegoen ados, eta ezkontza zapuztu zuen.

1759ko irailaren 20an Frederiko III.a Brandenburgo-Bayreuthekoarekin ezkondu zen. Senarra hamaika hilabete lehenago alargun geratu zen, Sofia Karolinaren izeba Gilemina Prusiakoa hil eta gero. Ez zuten seme-alabarik eduki. Hala ere, Frederikok alaba bat zuen, Elisabet Frederika Sofia Brandenburgo-Bayreuthekoa, Sofia baino bost urte gazteagoa.

1817ko abenduaren 22an hil zen, 80 urte zituela.