Edukira joan

Soja-kimu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soja-kimu
janari eta bean sprout (en) Itzuli
Osagaiaksoja alea

Soja-kimua[1] sojaren erneketa da. Hazien sustraiak eta azala kendu ondoren, kimuak egosi, xukatu eta sesamo-olioa, soja-saltsa, tipuleta xehatua, sesamo-haziak, baratxuria eta pipermin ehotu ukitu batekin ontzen dituzte.

Soja-kimuak ere osagai nagusia dira kongnamulbap (arrozaren gaineko kimuak), kongnamulguk (kimu-zopa) eta, jakina, kongnamulgukbap (arroza kimu-zopan) errezetetan.

Koreako Hiru Erresumen garaian jada soja-kimuak jaten zituztela esaten dute.[2] Kongnamul laborantzaren erregistroak XIII. mende hasierako medikuntza liburu batean daude, Goryeon argitaratutakoa. Liburuak 935ean, Goryeo fundatu zenean, Taebongeko jeneral batek, Bae Hyeon-gyeongek, soldadu gosetiei soja-kimuak eskaini zizkiela dio.[2]

Soja-kimuen platerak prestatzeko metodoak Sallim kyŏngje liburuan daude, Joseon garaikoa. Joseon garaiko beste dokumentu batek behartsuek soja-kimuak juk egiteko erabiltzen zituztela dio. Cheongjanggwango Lan Osoen arabera, Joseonen garaiko saiakera bilduma bat, soja-kimua gosete garaian kontsumitutako elikagai nagusietako bat zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. 1 2 (Koreeraz) «콩나물국밥» Hansik Archive (Korean Food Foundation).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]