Sokari Douglas Camp
| Sokari Douglas Camp | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Buguma (en) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Central School of Art and Design California College of the Arts (en) Royal College of Art |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea, margolaria eta zinemagilea |
| Lantokia(k) | Nigeria Londres eta Oakland |
| Jasotako sariak | |
| Mugimendua | Arte garaikidea arte feminista |
| Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
| sokari.co.uk | |
Sokari Douglas Camp (Buguma, Nigeria, 1958) egiten dituen altzairuzko eskultura izugarriengatik da ezaguna. 1980ko hamarkadaren amaieratik, hainbat kontinentetan egon da ikusgai. Britainiar Inperioaren Ordenako (CBE) komandadore ohoratua izan zen 2005ean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nigeriako Buguma hirian jaio zen, Nigerreko Deltako kalabari hiri batean. Bere koinatuak, Robin Horton antropologoak, hazi zuen. Oaklandeko (Kalifornia) California College of Arts and Crafts-en ikasi zuen artea, 1970eko hamarkadaren amaieran, eta, gero, Londresko Central School of Art and Design-en, 1980tik 1983ra, eta Royal College of Art-en 1983tik 1986ra.
Altzairua lantzen du, eta hiru dimentsioko altzairu soldaduzko eskulturak egiten ditu, askotariko materialak konbinatuz, kalabari-ondarean eta Afrikako kulturaren beste alderdi batzuetan inspiratuta.[1] Washingtongo Arte Afrikarraren Museo Nazionalarekin eta Smithsonian Institutionekin lan egin izan du, baita British Museumekin ere.[2] Bere lan batzuk museo horietako bilduma iraunkorretan daude. Bere eskulturak Europako beste erakunde batzuetan ere badaude, hala nola Britainia Handian eta Japonian, baita mundu osoko bilduma pribatuetan ere. Mundu osoan erakutsi izan du, besteak beste, Austrian, Britainia Handian, Kuban, Frantzian, Alemanian, Herbehereetan, Japonian, Sizilian, Hegoafrikan, Espainian eta Estatu Batuetan. Bere erakusketa pertsonalen artean ezagunenak hauek dira: Spirits in Steel — The Art of the Kalabari Masquerad New Yorkeko Natur Historiaren Amerikar Museoan, 1998 eta 1999an; eta Imagined Steel Manchesterreko The Lowry Zentro Artistikoan, ondoren Llandudnoko Oriel Mostyn galerian, Cirencesterreko Brewery Art Centren eta Derbyko Derby Museum and Art Galleryn aurkeztu zena, 2002an eta 2003an.
Memorialaren edo eskultura publikoen eskaera ugari jaso ditu, Ken Saro-Wiwari eskainitako Living Memorial delakoa barne. 2003an, bere proposamena N-O-War No-O-War-R finalista izan zen Trafalgar Squareko laugarren zutaberako.[3]
Bere lana 2015ean nabarmendu zen No Colour Bar: Black British Art in Action 1960–1990 erakusketan, Guildhall Art Galleryn. 2016an, Primavera izeneko erakusketa aurkeztu zuten Londresko October Galleryn.[4][5]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alan Camp arkitektoarekin ezkonduta dago, eta Londresen bizi izan da urte luzez.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1981 Amy Sadur Friedlander Prize
- 1982 Saatchi and Saatchi Award
- 1983 Henry Moore Fundazioaren beka
- 2000 Commonwealth
- 2005 Commander of the Order of the British Empire (CBE)[6]
- 2006 Honorary Fellow of the University of the Arts London
Erretratuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an, Sal Idrissek Sokari Douglas Campi ateratako argazki bat National Portrait Galleryren bildumaren parte da. 2013an, 2009ko terrakota bat erakutsi zen Sculpture Series Heads - Contributors to British Sculpture erakusketaren parte gisa.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sokari Douglas Camp» Les Afriques.
- ↑ «L'ouverture du Musée national d'art africain à Washington En face de la Maison Blanche : l'Afrique noire» Le Monde.
- ↑ Chryselle Pathmanathan and agencies. (2003). «International shortlist competes for Trafalgar Square's vacant plinth» The Guardian.
- ↑ Sokari Douglas Camp: Primavera. .
- ↑ Tajudeen Sowole. (2016). «In London, Nigerian contents get Stronger with camp’s primavera» The Guardian (Nigeria).
- ↑ Sokari Douglas Camp CBE. .
- ↑ Sculpture Series Heads - Terracotta Portraits of Contributors to British Sculpture (2013), Hall, P., M. Scott & H. Pheby, ISBN 978 0 9558675 1 4
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sokari Douglas Camp biography at the British Museum.
- Sokari Douglas Camp at Peter Herrmann Gallery.