Soken Zubia
Soken Zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°47′20″N 35°12′00″E / 31.788986°N 35.200108°E |
![]() | |
Inaugurazioa | 2008ko ekainaren 25a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Santiago Calatrava |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 118 (![]() ![]() |
Eramaten du | Jerusalem Light Rail (en) ![]() ![]() |
Soken Zubia (hebreeraz: גשר המיתרים, Gesher HaMeitarim) Jerusalemgo tirante-zubia da, Santiago Calatravak diseinatu zuena. 2005 eta 2008 artean eraikia, urte horretako ekainaren 25ean inauguratu zuten.[1] Jerusalem hiriaren ipar-mendebaldean dago, eta hiriaren mendebalderako sarrera adierazten du.[2]
Kableen multzoak eta egituraren formak harpa erraldoi bat iradokitzen dute, "David erregearen harpa", hiri sakratuaren sinbolo gisa. Forma honi dagokionez, biztanle askok "Soken Zubia" deitzen diote. Calatrava, gainera, Israelgo Petah Tikva hiriko beste zubi baten sortzailea da.[3] Zubiaren masta, gaur egun, Jerusalem hiriko egiturarik altuena da, eta hiriko ia edozein goi-tokitatik ikus daiteke.
Zubiak hiriko tranbiarako erreiak ditu (2011n inauguratu zuten) eta Jerusalemerako sarrera deigarria eskaintzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lefkovits, Etgar. (2008-6-25). «Jerusalem landmark inaugurated with gala» The Jerusalem Post.
- ↑ (Ingelesez) Kershner, Isabel. (2008/04/02). «Grand bridge for a drab Jerusalem neighborhood» The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) Zandberg, Esther. (2004-6-17). «The builder of bridges» Haaretz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |