Sokos Hotel Viru
| Sokos Hotel Viru | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1972 |
| Inaugurazioa | 1972ko maiatzaren 5a |
| Jabea | Intourist (en) S Group (en) |
Sokos Hotel Viru Estoniako Tallinn hirian dagoen hotela da. Herrialdeko lehen etxe orratza izan zen eta Viru Keskus merkataritza gunearekin lotuta dago. Sokos Hotels enpresarena da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sokos Hotel Viru Intouristek eraiki zuen, Sobietar Batasuneko gobernuaren monopolio turistikoak. Finlandiako Savonlinna-n egoitza duen Repo Oy enpresa arduratu zen eraikitzeaz.[2] Lanak 1969ko uztailean hasi ziren, baina urte horretako abenduan sute bat piztu zen eraikinaren hamargarren solairuan, eta horrek Finlandiako enpresa porrotera eraman zuen.[3] Ondoren, Finlandiako beste enpresa batek, Haka Oy-k, 1972ko maiatzean amaitu zuen eraikuntza, eta Viru Hotelak urte horretako ekainaren 14an ireki zituen ateak.[4]
Aro sobietarrean, hoteleko 23. solairuan KGBren entzute-zentro bat zegoen, ostalariak zelatatzeko erabiltzen zena. Hoteleko hirurogei logelek espioitza gailu ezkutuak zituzten, eta jatetxeko mahai batzuk ere mikrofonoz hornituta zeuden. KGBk 1991ko abuztuan Estoniak independentzia berreskuratu baino lehentxeago utzi zuen hotela, baina gela sekretuak ez zituzten 1994ra arte aurkitu. Antzinako irrati-zentro horrek museo gisa funtzionatzen du orain.[5]
2003an, hotela S Taldeari saldu zioten, txikizkako banaketarako Finlandiako kooperatiba erakunde bati. Gaur egun 516 logela ditu.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hoteleko museorako sarrera, lehen hor zegoen KGBren entzute-zentro bat.
-
Museoaren barrualdea.
-
Viruko atea eta Viru hotela ilunabarrean.
-
1980ko Moskuko Olinpiar Jokoak sustatzen dituen Viru hotelaren postala.
-
Eraikitzen ari dien Sokos Hotel Viru.
-
Hotela 1971n, inauguratu baino lehentxeago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Original Sokos Hotel Viru» Great Value Holidays.
- ↑ «Hotel Viru: A Finnish Trojan horse in Soviet Tallinn» News 2013-02-18.
- ↑ Öhberg, Tony. «We Visited Estonian's First Skyscraper Hotel That Was Built by Finns 45 Years Ago - 18th Floor Reveals a Heartfelt Connection» Finland Today.
- ↑ «Iconic Viru Hotel turns 50 - The Baltic Guide Online» W. S. I. 2022-05-16.
- ↑ «Viisi tähteä 24.1.2011: Hotelli Viru yllättää neukkuretrolla» Viisita HTEA.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Viru-hotelli tiennäyttäjänä SOK:n kansainvälistyessä» Viisita HTEA.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nupponen, Sakari: Aikamatka hotelli Viruun. Ajatuskirjat, 2007. ISBN 978-951-20-7472-3 (951-20-7472-3).