Solanum dulcamara
Itxura
| Solanum dulcamara | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Solanales |
| Familia | Solanaceae |
| Leinua | Solaneae |
| Generoa | Solanum |
| Espeziea | Solanum dulcamara |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | woody nightshade stem (en) |
- Artikulu hau Solanum generoko landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azeri-mahats».
Azeri-mahats (Solanum dulcamara) Solanaceae familiako landare-espeziea da. Landare igokaria da, aihen ugari dituena. Bi metroko altuera izaten du; hosto luzexkak, bakanak edo txandakatuak. Loreak more kolorekoak izaten ditu; fruitua, gorria, arrautza itxurako ale txiki mamitsua duena. Toki hezeetan hazten da, Asian, Europan eta Afrikako iparraldean. Herri sendagintzan asko erabili izan da, azaleko gaitzak sendatzeko batez ere.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |