Solastoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telefónica konpainiaren solastokia Argentinako Rosario hiriko kale batean.

Solastokia edo mintzalekua bezeroei telefono deiak burutzea edota interneterako sarreradun ordenagailuetan aritzea eskeintzen duen lokal komertzial bat da.

XX. mendearen hasieran telefonoa zuten etxeak oso urri ziren garaian sortu ziren, udalerri edo herri bakoitzean gutxienez bat izatera ere iritsi ziren. Ondoren, telefonoa gailu arrunta bilakatu eta etxe gehienetara zabaldun zenean solastokien gainbehera etorri zen.

Halere, interneten sorrera eta hedapenarekin batera, 1990ko hamarkadako azken urteetan eta batez ere 2000eko hamarkadan solastokiek berpizkundea izan eta edonora hedatu dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]