Solidaridad Obrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solidaritat Obrera» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Solidaridad Obrera
Solidaridad1907.gif
Siglak
Sorrera 1907
Eremua Espainia; Langile mugimendua
Nazioarteko afiliatzea
Ideologia politikoa Anarkismoa
Jarrera politikoa
Webgunea


Solidaridad Obrera 1907an sortu zen langile erakunde bat izan zen. Garai hartan oso ahulak ziren Kataluniako sindikatuak berrantolatzea izan zuen helburu.

Solidaridad Obrera erakundea Bartzelonako Unió Local de Societats Obreres erakundearen berrantolaketatik jaio zen. 1902an, gainbehera gogorra jasan zuen hark 8 orduko laneguna eta greba eskubideagatik borrokatu zuenean eta greba orokorrak ez zuenean arrakastarik izan.

1907ko ekainean, bi bilera egin ziren hasiera batean Bartzelonako Langileen Elkarteko Federazio Lokalean eta manifestu baterako adostasunera iritsi ziren. Horrela osatuko zuten antolaketa batzordea:

  • Salvador Seguí, Pintoreen Elkartekoa.
  • Antoni Badia, Merkataritzako Dependentzia Elkartekoa.
  • Bruguera, Gozogileen eta Pastelgileen Elkarteakoa.
  • Saví, Metalurgiako Elkartekoa.
  • Sedó, Tipografiako Elkartekoa.
Soliidaridad obrera cover.JPG

Uztailean eman zuten argitara Tierra y Libertad astekarian eta horrelako esaldiak zeuden manifestuan:

« ...como clase obrera sólo podemos tener un fin común: la defensa de nuestros intereses y sólo un ideal puede unirnos, nuestra emancipación económica, que transforma el régimen capitalista actual, basado en la explotación del hombre por el hombre, por un régimen social fundado sobre la base racional del trabajo por la solidaridad humana....

...Recordemos que la emancipación de los trabajadores ha de ser obra de los trabajadores mismos; nosotros os enseñamos el camino, que es la asociación y la solidaridad obrera.

»

Tierra y Libertad, 1907ko uztaila

Urte bereko abuztuan, Solidaridad Obrera jaio zen eta kide esanguratsu ugari bertaratu ziren, Antoni Fabra, Josep Prat edo Tomás Herreros tarteko. Zuzendaritza Batzordea aukeratu zuten eta bakarrik langilez osatutako elkarteak hartuko zituzten barnean.

Berehala hasi zen indarra hartzen langileen artean eta kataluniar elkarte ugari bildu ziren hartara 1908an, Erresistentzia Elkarteen Lurralde Konfederazioa-Solidaridad Obrera osatuz. Urte horretan bertan Antonio Maurak Terrorismoaren aurkako lege proiektuaren aurkako manifestua atera zuten Solidaridad Obrera egunkarian. Bartzelonako Aste Tragikoak eta ondoren etorriko zen langile mugimenduaren aurkako errepresioek geldialdia ekarri zuten 1909ko ekintzetan.

Konfederazioa berrezarrita, Bartzelonako bigarren batzarra ospatu zen 1910eko urriaren 30, 31 eta azaroaren 1ean, sindikatua estatu osoan hedatzeko ideia eztabaidatuko zutelarik. Zaila zen akordioa, UGT indarrean baitzegoen eta oinarri sendoak baitzituen Espainian. Ez Katalunian, ordea, han gutxiengoa baitzuen. Bozketan nagusitasuna izan zuen eta estatu osoko langile elkartea egin zuten: Lanaren Konfederazio Nazionala edo CNT.