Suleiman I.a

Wikipedia(e)tik
Soliman Handia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suleiman I.a
EmperorSuleiman.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1520ko urriak 10 - 1566ko irailak 17
Selim I.a - Selim II.a
Bizitza
Jaiotza Trabzon1494ko azaroaren 6a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Szigetvár1566ko irailaren 5a (71 urte)
Hobiratze lekua Süleymaniye meskita
Heriotza modua berezko heriotza (disenteria)
Familia
Aita Selim I.a
Ama Ayşe Hafsa Sultan
Ezkontidea(k) Hurrem sultan
Gülfem Hatun
Mahidevran Sultan
Fülane Hatun
Bikotea(k) Fülane Hatun
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Osmanliar Dinastia
Lanbidea
Lanbidea poeta, politikaria eta legislatorra
Sinesmenak
Erlijioa islama
sunismoa
Tughra of Suleiman I the Magnificent.svg

Suleiman I.a (otomandar turkieraz: سليمان Suleymān, turkieraz: Süleyman; 1494ko azaroaren 6a - 1566ko irailaren 6a) Otomandar Inperioaren hamargarren sultana izan zen. Bere erreinaldiak 1520 eta 1566 artean iraun zuen eta luzeena izan zen. Mendebaldean Suleiman Bikaina edo Handia du ezizena[1] , Ekialdean, berriz, lege ezarlea (turkieraz: Kanuni; arabieraz: القانونى, al‐Qānūnī), otomandar sistema legala guztiz eraberritu zuelako.

Suleiman XVI. mendeko Europako monarkarik nagusienetariko bat izan zen. Belgrado, Rodas eta ia Hungaria osoa konkistatu ondoren, 1529an Vienako setioan geldiarazi zuten. Safavidar leinuaren aurkako bere borrokan Ekialde Ertaina eta iparraldeko Afrika Aljeriaraino ere konkistatu zituen. Bere erreinaldian, otomandar itsas-armadak Mediterraneo itsasoa ez ezik Itsaso Gorria eta Persiar golkoa ere menderatu zituen[2].

Poeta izateaz gain kultura eta arteak bultzatu zituen bere erresuman. Bost hizkuntza menperatzen zituen: otomandar turkiera, arabiera, serbiera, txagataiera, persiera eta urdu. Otomandar ohitura hautsiz, Suleimanek bere haremaren neska bat ezkondu zuen, Roxelana izena zuena. Honek Hürrem Sultan bilakatu eta gortea guztiz kontrolatu zuen. Bere semea zen Selim II.ak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Merriman, Roger Bigelow (1944), Suleiman the Magnificent, 1520–1566, Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press, OCLC 784228 .
  2. Mansel, Phillip (1998). Constantinople : City of the World's Desire, 1453–1924. New York: St. Martin's Griffin. ISBN 978-0-312-18708-8 61. orr.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman I.a Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.