Solutre aldia
| Solutre aldia | |
|---|---|
| Kultura arkeologikoa | |
| Ezaugarriak | |
| Hasiera | duela 20.000 urte |
| Bukaera | K.a. XV. milurtekoa |
| Aztarnategi eponimoa | Solutréko aztarnategia |
| Honen parte da | Goi Paleolitoa |
| Aurrekoa/k | Aurignaciar |
| Ondoregoa/k | Madeleine aldia |
| Historiaurreko aroak |
|---|
Solutre aldia[1] hego-mendebaldeko Europan izandako Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa izan zen[2][3]. Izena Solutré-Pouillyko Crôt du Charnier leizetik datorkio.

kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Gravettiar kulturatik sortua, K.a. 22.000/18.000 eta K.a. 17.000/15.000 urteen artean iraun zuen. Bere industriak, kolpekatzearen bitartez, bi ahozko xaflak sortu zituen. Ipar Amerikako Clovis kulturak antzekotasun handia duenez, bion arteko harremanak aditzera eman dituzten adituak izan dira, eskimalak bitartekariak izanik.[4][5]

Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solutre aldiko kulturan gizakiak harria lantzeko teknika berria asmatu zuen, presioaren teknika. Presioa eginez ezkata paraleloak egiten zituen harrizko punten bi aldeetan, eta forma berriak lortzen zituen horrela, xafla meheak lortuz, sarri "orri" edo "hosto" esanahi duten hitzekin izendatzen direnak hainbat hizkuntzatan, eta ijelki euskaraz, hain zuzen. Horri esker tresna eta arma berriak egin ahal izan zituen, era askotako lantza puntak eta azkonak. Aldi berean, hezurrez egindako tresnak ere asko hobetu ziren: orratz zulodunak eta zerra ahoko arpoiak sortu ziren eta era askotako eztenak, burilak eta larrua leuntzeko tresnak egin ziren. Arteak ere aurreramendu handia izan zuen aldi hartan (haitzuloetako horma irudiak).
Solutre aldiko kultura Frantzian eta Iberiar Penintsulan sortu eta hedatu zen, batez ere, baina Britainia Handian ere aurkitu dira haren aztarnak. Hala ere, Europako erdialdean (Szeletien kulturan) eta Afrikan aurkitu dira kultura horrekin antz handia duten aztarnak. Halaber, Madeleine aldian, Solutre aldiko kulturako tresnak eta arte moldeak aurkitu baitira, aditu askok uste du Madeleine aldia, arteari dagokionez batez ere, kultura horren jarraipena dela[6].
Tresnen irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Puntak. Tolosako museoa (Muséum d'Histoire Naturelle de la ville de Toulouse, MHNT)
- Frantzia iparraldean aurkitutako tresnak
- Altamirako hezurrean tailatutako eta dekoratutako zintzilikarioak
- Gezi puntak. Valentziako Parpalló koba
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solutre aldiaren aztarnategiak mugatuagoak dira, Antoliña, Arlanpe, Amalda leizea, Aizpitarte IV, Azkonzilo, Ermittia eta Izturitzen[7]. Solutre aldiko kultura orain dela 20.000 eta 15.000 bitartean hedatzen da, eta Europako hego-mendebaldean baino ez da existitzen, azken maximo glaziarrarekin bat eginez, bereziki lehorra eta hotza izan zen periodoa. Ikerketen arabera, mendebaldeko Pirinioetako eskualde altuenak eta ekialdeko mendikate kantauriarreko mendiguneak gutxi populatuta zeuden, glaziarrak oso altitude baxuetara jaitsi zirelako eta itsas mailaren erregresio maximoak inguruko plataforma kontinentalaren 5 eta 12 km (3,1 eta 7,5 milia) artean utzi zituelako agerian. Izan ere, badirudi giza populazioa handitu egin zela Euskal Herriko eta inguruko kostaldeko eremu horietan, Europako ipar-mendebaldeko lurraldeak utzi behar izan zituzten gizakiek hegoalderantz migratu baitzuten baldintza glaziar maximoak zirela eta. Mendi inguruetan dauden aztarnategiak pasabidetan egon ohi dira, baina kostaldekoek iraupen luzeagoa dutela ematen du[8]. «Solutre aldiak aurrerapen teknologikoak irudikatzen ditu armamentuan, ehizaren eraginkortasuna eta efikazia areagotzeko, seguruenik, ingurumen-baldintzek okerrera egiten badute eta eskualdeko giza populazioaren dentsitatea handitzen bada. Euskal Herrian, Solutre aldiko puntak lehendik zegoen teknologia litiko bati gehitu zitzaizkion, normalean Noaillesko burilekin gravetiar gisa karakteriza daitekeena»[9].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
- ↑ Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
- ↑ M.H. Alimen & M.J. Steve, Prehistoria. Siglo XXI. 1970. ISBN 84-323-0118-3
- ↑ Stone Age Columbus - programme summary. BBC 2004ko martxoa.
- ↑ The North Atlantic ice-edge corridor: a possible Palaeolithic route to the New World. Bruce Bradley & Dennis Stanford. World Archaeology 2004 Vol. 36(4): 459 – 478.
- ↑ «Solutré aldi» Lur hiztegi entziklopedikoa (Eusko jaurlaritza) 2011-07-18 (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ (Ingelesez) Maidagan, Diego Garate. (2018-06). «New Insights into the Study of Paleolithic Rock Art: Dismantling the “Basque Country Void”» Journal of Anthropological Research 74 (2): 168–200. doi:. ISSN 0091-7710. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Straus, Lawrence Guy. (1979). Cantabria and Vascongadas, 21,000-17,000 B.P.: Toward a Solutrean Settlement Pattern. (kontsulta data: 2025-09-20).
- ↑ Straus, Lawrence Guy. (1990). «Human occupation of Euskalerria during the last Glacial Maximum: the Basque Solutrean» Munibe Antropologia - Arkeologia (42): 33–40. ISSN 1132-2217. (kontsulta data: 2025-09-20).
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ripoll Perelló, E., & Ripoll López, S. (1990). «Gravetiense y Solutrense en la Península Ibérica.» Espacio Tiempo y Forma. Serie I, Prehistoria y Arqueología, (3). https://doi.org/10.5944/etfi.3.1990.4529
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa Gravettiar kultura |
Europa erdialdeko kulturak K.a. 22.000– K.a. 17.000 |
Ondorengoa Madeleine kultura |