Somasjärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Somasjärvi aintzira
Somasjärvi (fi) / Somájávri (no) / Somášjávri (se)
Somasjarvienontekiökoaintzira.jpg
Geografia
Hustubidea Valtijoki ibaia

Somájávri, Somasjärvi edo Somášjávri aintzira Finlandia eta Norvegia artean dagoen aintzira bat da; Enontekiö eta Kautokeino udalerrien artean, hain zuzen. Alde finlandiarrean aintziraren %65a dago (1,75 km²) eta norvegiarrean aldiz, gainontzekoa. Enontekiön iparren dagoen aintzira da, eta Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Somasjärvi aintzira.

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Pihtsusjärvi aintzira, Halti muinoa eta Pihtsusköngäs ur-jauzia Somasjärviren bizilagun nagusiak dira. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren [urak betetzen du aintzira; bestalde, ura, Valtijoki ibaiaren bitartez kanporatzen da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]