Edukira joan

Somier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laminazko somierra

Somierra (frantsesetik, sommier) koltxoiak eta koltxoiaren oinarriak osatzen duten multzoa da. Metalezko edo egurrezko euskarri bat da, eta haren gainean zurezko edo beste material bateko xaflak sartzen dira zeharka. Zurezkoak pagozkoak izaten dira, edo, aukeran, makalezkoak. Beira-zuntzezko xaflak dituzten somierrak ere fabrikatzen dira, baina ez daude hain zabalduta. Ezkon neurrietan, euskarriak langak ditu erdian.

Somierraren irmotasuna xaflen kopuruaren eta zabaleraren araberakoa izango da. Halaber, irmotasuna erregulatzeko sistemak eskain ditzake, erabiltzaileen pisu desberdinetara egokitzeko. Egokitzapena xafla kopuru jakin bat elkartuz edo askatuz lortzen da, tenkagailu batzuen desplazamenduaren bidez.

Laminak gorputzaren formara egokitu daitezke kapsula baskulagarriak erabiltzen badituzte. Kasu horretan, kapsulek ez dute lotura zurrunik egiten; tximeleta-formarekin bertikalki eta horizontalki pibotatzen dira, jasaten duten presioaren arabera.

Modeloaren ezaugarrien arabera, hankak brida bidez akoplatzen dira metalezkoak badira, eta hariz, zurezkoak edo plastikozkoak badira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]