419.654 britainiar eta Commonwealtheko kideak 204.253 frantziar Guztira: 623.907 (146.431 hildako edo desagertu) 100 tanke eta 782 hegazkin
435.000 (164.055 hildako edo desagertu)
Sommeko guduaLehen Mundu Gerraren barnean gudurik luzeenetariko eta latzenetariko bat izan zen: milioi bat erori baino gehiago izan ziren. Britainiar eta frantziar gudarosteek Somme ibaiaren hegoaldean zehar eta 40 kilometroko luzerako frontean alemaniar lerroak haustea zuten helburu, Verdungo guduan zeuden alemaniarrak distraitzeko. Hala ere, gudu hori Verdungoa baino gogorragoa izan zen.
Guduaren lehenengo egunean, 1916kouztailaren 1ean, 57.740 britainiar erori ziren eta, horietatik, 19.240 hildakoak izan ziren, Erresuma Batuko armadaren historian gudurik latzena izanik. Alemaniako armadarentzat ere itzelezkoa izan zen: ofizialeko batek "armada kanpainan zuen lohizko hilobia" izan zela zioen. Gudu bukatutakoan, alde biek gerra modernoa zein hilgarria den konturatu ziren. Hala ere, Sommekoa erabat inportantea izan zen Gerraren bilakaeran eta, batez ere, Mendebaldeko Frontearen emaitzarentzat.
Britainiarrek urte hartan The Battle of the Somme filma grabatu zuten gerrari buruz, lehenengo dokumentala izan zena.