Somorrostro (Bartzelona)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Somorrostro
Bartzelona
050529 Barcelona 053.jpg
Gaur egungo Somorrostroko hondartza
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
ProbintziaFlag of Barcelona (province).svg Bartzelonako probintzia
HiriaFlag of Barcelona.svg Bartzelona
BarrutiaSant Martí eta Ciutat Vella
Geografia
Koordenatuak41°22′55″N 2°11′39″E / 41.38206°N 2.19409°E / 41.38206; 2.1940941°22′55″N 2°11′39″E / 41.38206°N 2.19409°E / 41.38206; 2.19409
Somorrostro is located in Bartzelona
Somorrostro
Somorrostro
Demografia
Bestelako informazioa
Artikulu hau Bartzelonako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Somorrostro».

Somorrostro Kataluniako Bartzelona hiriko antzinako etxola edo txabola auzo bat da. XX. mendean zehar Sant Martí eta Ciutat Vella barrutietan zehar hedatu zen. Etxola hauek La Barceloneta eta infektatuen ospitalearen artean eratu ziren, bai eta gaur egun jada desagerturik dagoen Poblenou auzoko Lebon gas-fabrikan ere. Auzoa Bogatell errekaren ertzean zegoen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo hau populatzen hasi zen data zehatzik ez dago. Aldiz, izena Bizkaiko Somorrostro haranaren izenetik eratorria ote denaren hipotesia dago, hau XIX. mendearen erdialdera eremu honetan bizitzen jarri ziren euskal arrantzaleei zor izango litzaieke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somorrostro auzoa jada 1882an aipatua da, baina populatzea 1914. urtera arte ez zen osorik gertatu. 1950. urtean auzo honetan 18.000 pertsona bizi ziren, 1.400 etxoletan. 1966an Franco diktadoreak Bartzelonara eginiko bisita bat aprobetxatuz, auzotarrak gaur egungo Obra Sindical del Hogar eremura lekualdatu arazi zituzten, eta ondorioz jatorrizko auzoa desagertu egin zen.

Ijitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa ijitoen eremu garrantzitsua zen, katalanez Turó dels Gitanos zeritzaion eta bertan Carmen Amaya dantzaria jaio zen. Auzoko bizi baldintzak latzak ziren, maiz etxolek eta auzoak eurek uholdeak jasan ohi zituzten, eta zabortegi gisara ere erabilia izan zen.[1] Auzoa Francesc Rovira i Beleta zinema zuzendariaren Los Tarantos filma girotzeko lekutzat hartu zen, bertan beste ijito jende askoren artean Carmen Amayak antzeztu zuen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an auzune honetan Perros callejeros filmaren hainbat eszena filmatu ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Somorrostro Harana, Bizkaia, Euskal Herria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DE DÉU PRATS, Joan, 2009, "Llegendes històriques de Barcelona", Abadia de Montserrat argitaletxea. ISBN 978-84-9883-064-4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]