Somorrostro (Bartzelona)
Somorrostro Kataluniako Bartzelona hiriko antzinako etxola edo txabola auzo bat da. XX. mendean zehar Sant Martí eta Ciutat Vella barrutietan zehar hedatu zen. Etxola hauek La Barceloneta eta infektatuen ospitalearen artean eratu ziren, bai eta gaur egun jada desagerturik dagoen Poblenou auzoko Lebon gas fabrikan ere. Auzoa Bogatell errekaren ertzean zegoen.
Izena
Auzo hau populatzen hasi zen data zehatzik ez dago. Aldiz, izena Bizkaiko Somorrostro haranaren izenetik eratorria ote denaren hipotesia dago, hau XIX. mendearen erdialdera eremu honetan bizitzen jarri ziren euskal arrantzaleei zor izango litzaieke.
Historia
Somorrostro auzoa jada 1882an aipatua da, baina bere populatzea 1914. urterarte ez zen osorik eman. 1950. urtean auzo honetan 18.000 pertsona bizi ziren, 1.400 etxoletan zeudelarik. 1966an Franco diktadoreak Bartzelonara eginiriko bisitatu bat aprobetxatuz, auzotarrak gaur egungo Obra Sindical del Hogar eremura lekualdatuarazi zituzten, ondoren jatorrizko auzoa desagertu egin zelarik.
Ijitoak
Auzoa ijitoen eremu garrantzitsua zen, katalanez Turó dels Gitanos zeritzaion, bertan Carmen Amaya dantzaria jaio zelarik. Auzoko bizi baldintzak latzak ziren, maiz etxolek eta auzoak berak uholdeak jasan ohi zituzten, eta zabortegi gisara ere erabilia izan zelarik.[1] Auzoa Francesc Rovira Beleta zinema zuzendariaren Los Tarantos filma girotzeko lekutzat hartu zen, bertan beste ijito jende askoren artean Carmen Amayak antzeztu zuelarik.
Zinema
1977an auzune honetan Perros callejeros filmaren hainbat eszena filmatu ziren.
Ikus gainera
Somorrostro Harana, Bizkaia, Euskal Herria
Erreferentziak
- ↑ DE DÉU PRATS, Joan, 2009, "Llegendes històriques de Barcelona", Abadia de Montserrat argitaletxea. ISBN 978-84-9883-064-4
Kanpo loturak
- Somorrostro auzoari buruzko dokumentala ikusgai (Katalanez) (Gaztelaniaz)