Somorrostroko gudua (1874ko apirila)
Somorrostroko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Setioaren defentsaren omenezko monumentua | |||
Data | 1874ko apirilaren 27a-maiatzaren 2a | ||
Lekua | Somorrostro Harana, Sopuerta, Gueñes | ||
Koordenatuak | 43°16′51″N 3°08′07″W / 43.2807381°N 3.1351393°W | ||
Emaitza | Liberalen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
- Artikulu hau 1874ko apirileko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Somorrostroko gudua».
Somorrostroko hirugarren gudua Somorrostroko haranean alfontsotarrek eta karlistek 1874ko apirilaren 27 eta maiatzaren 2 artean egindako gudua izan zen, Bigarren Karlistaldiko Bilboko setioa desegitea helburua zuena.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liberalak Janeo mendian, Rigadan eta Barbadun ibaiaren ezkerraldean zeuden. Karlisten gotorlekuak, berriz, Montaño mendian, Murrietan, San Pedro Abanton, Santa Julianan eta La Mina Rubian (Putxeta auzopean) ziren. Bere artilleria Bilbora begira zegoenez, karlistek muinoetan egindako lubakiak baino ez zituzten babesteko.[1]
Otal brigadierrak Otañes hartu zuen eta handik liberalek Las Muñecasko mendatean zeuden Castor Andetxagaren gudarosteak eraso zituzten. Andetxaga Las Muñecasko mendatean buruturiko erasoan hil zen. Behin frontea hautsita, Joaquín Elio jeneral karlista Galdamesetik Gueñes eta Soduperaino erretiratu zen. Antonio Dorregarayk ere gauza bera egin zuen Somorrostrotik Bilboko itsasadarreraino eta maiatzaren 2an setioa amaitu zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cruz, Armando. Las batallas de Somorrostro. .
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Batalla de Somorrostro. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bilboko setioa (1874)
- Somorrostroko gudua (1874ko otsaila) edo Somorrostroko lehenengo gudua
- Somorrostroko gudua (1874ko martxoa) edo San Pedro Abantoko gudua
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idoia Estornés Zubizarreta: «Karlismoa eta Karlista Gudak: Bigarren Guda Karlista (1872-1876)», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Francisco Hernando: La Campaña Carlista. 1872-1876 Jouby y Roger Editores. Paris. 1877
- Antonio Brea: Campaña del Norte 1873-1876 Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1897.
- Reynaldo Brea: Príncipe Heroico y Soldados Leales Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1910.
- Cesar Alcalá: La Tercera Guerra Carlista 1872-1876. Ristre. 2003
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Campaña de Somorrostro: La Batalla de “Las Muñecas”, Hechos, Anécdotas y Relatos de Las Guerras Carlistas, mikelatz.blogspot.com.
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |