Son Goten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Son Goten
孫 悟天
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 767. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 36. liburukia (manga)
Dragoi Bola Zko 201. atala (animea)
Arraza Gizaki eta Saiya arteko nahasketa
Garrantzia Protagonista
Adina 7-17 (DBZ); 27 (DBGT)
Altuera 110 cm (haurra zenean), 178 cm (nagusitan)
Pisua 75 kg (nagusitan)
Jatorria Lurra
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Fusioak
Ahotsa Japonia Masako Nozawa
Euskal Herria Eba Ojanguren (DBZ)
Euskal Herria Jon Goiri (DBGT)

Son Goten (jatorrizko japonieraz 孫 悟天 ?) edo Goten, Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Chichi eta Gokuren bigarren semea da. Goku bigarren aldiz hil eta gutxira jaio zen. Saiya arrazakoa, berehala egin zen Trunksen (Vegeta eta Bulmaren semea) lagun mina, urtebeteren aldea bakarrik baitute. Borrokatzen jolasten zuten, indartsuagoa nor zen ikusteko. Gehienetan Trunksek irabazten zuen. Txikitan Son Gokuren antza handia zeukan.


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi gerlari txikien arteko borroka horietan erraz iritsi ziren biak Super Saiya izatera. Batzuen esanetan horren arrazoia jada euren aitek maila hori lortua zutelako zela, eta beraz hauek bi aldiz indartsuagoak zirela jaiotzaz, geneetan transmititu zelako. Gogoan izan behar da gainera, Gohan bezala, erdi gizaki erdi Saiyak zirela, eta horrek ere indartsuago egiten zituela. Kontua da Chichiri ez zitzaiola gehiegi gustatzen ile horidun semea izatea.

Gokuk egun baterako Lurrera itzultzea erabaki zuenean (Arte Martzialen 25. Txapeleketan parte hartzeko), Videl eta Goten Gohanek gogor entrenatu zituen. Hegan egiten berak irakatsi zien. Gotenek Gokuk bere adina zuenean baino garatuago zegoela erakutsi zuen.

Txapelketan, 7 urterekin bakarrik erraz iritsi zen infantil kategoriako finalera. Hemen Trunksen aurka egin zuen borroka. Biek tranpak egin ostean Gotenek galdu zuen. Adinagatik nagusien txapelketan parte hartzea debekatuta zuten. Honekin ez zeuden ados eta borrokalari heldu bat jipoitu zuten nagusien txapelketan parte hartu ahal izateko, eta biek bere itxura hartu zuten. Zibor 18ren aurka borrokatzea egokitu zitzaien. Hau konturatu eta trajea ebaki zien mundu guztiak eurak zirela ikus zezan. Txapelketa utzi behar izan zuten.

Babidi eta Boo Ahaltsuaren iritsierarekin, noizbehinka azaldu ziren. Vegeta hil zenean ordea, Ahalguztidunaren Jauregira joan ziren Satan Txikirekin entrenatzera. Hemen Bateraketa teknika ikasi zuten Gotrunks osatzen zutelarik. Ez zuen hala era Boo garaitzeko balio izan.

Urte batzuk beranduago Arte Martzialen 28. Txapelketan, Boo garaitu zuen, gero Panek bera garaitzeko.

Askoz beranduago, Pilafen erruz izar beltzak zuten Dragoi Bolak unibertsoan zabaldu zirenean, Trunks eta Gokurekin abiatu behar zen hauen bila, baina Panen asmo txarrik gabeko ekintza baten ondorioz, Lurrean gelditu behar izan zen. Garai horretan bikotekidea zuen: Pares. Garai horretan baita ere, Umek bere gorputza kontrolatu eta Goku eta Ooben aurka borrokatu zen. Halako batean, Son Goten Ume Ooben erasoetatik babesteko asmotan Tsufuruak konorte gabe utzi zuen. Gero, ez zen agertu Tsufur planetako borroketan Kibitoshinek Umerengandik askatu zuen arte. Goku eta Gohanekin Umeren aurka borrokatu zen. Gotenek Vegeta, Gohan eta Trunksi Super Zibor 17ren aurka borrokatzen lagundu zien. Hau eta gero Gokuri Super Saiya 4 egoera gainditzeko energia eman zion, Yi Xing Longen aurkako borrokan.