Son Heung-min

Wikipedia, Entziklopedia askea
Son Heung-min

Bizitza
JaiotzaChuncheon (en) Itzuli1992ko uztailaren 8a (31 urte)
Herrialdea Hego Korea
Familia
AitaSon Woong-jung
Hezkuntza
HeziketaDongbuk High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
South Korea national under-17 football team2008 / 2009187
Hamburger SV2010 / 20137320
Hego Koreako futbol selekzio nazionala2010 /
Bayer 04 Leverkusen2013 / 20156221
Tottenham Hotspur Football Club2015 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia7
Pisua77 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Zerbitzu militarra
Adar militarraRepublic of Korea Marine Corps (en) Itzuli
Graduasoldadu soil

Facebook: HeungMinSonOfficial Twitter: Sonny7 Instagram: hm_son7 FIFA: 488666 UEFA: 250043463 Edit the value on Wikidata

Son Heung-Min (Hangul손흥민; Hanja孫興慜; RRSon Heungmin; MRSon Hŭngmin; Chuncheon, 1992ko uztailaren 8a) hegokorear futbolaria da. Aurrelariz jokatzen du futbolean (konkretuki, ezkerreko hegalean) Tottenham Hotspur Football Club-an (Premier Leaguen, Ingalaterran). Hego Koreako Futbol selekzioarekin jokatzen du ere, eta berton taldeko kapitaina da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sonek 16 urterekin Hamburgo S. V. taldearekin sinatu zuen 2.taldean, eta 2010. urtean Bundesligara salto egin zuen Hanburgoko lehenengo taldean [1]. Hiru demboraldi ostean, 2013.urteko ekainaren 13an, Hamburgo utzi zuen eta Bayer 04 Leverkusen taldera joan zen[2]. 2 urte geroago (2015 urtean), Tottenham Hotspur taldearekin sinatu zuen.

Hego Koreako Futbol selekzioarekin 104 partidu jolastu ditu eta guztira 35 gol sartu ditu. Beraiekin 2 Munduko Kopa jolastu ditu (Brasil 2014 eta Errusia 2018).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chuncheonen jaio zen, Gangwon probintzian. Bere aita Son Woong-jung da, behin Hego Koreako futbol selekzioarekin jokatzera iritsi zeneko futbolari ohia. Son Heung-Min FC Seouleko gazte akademiatik pasata, FC Seouleko jokalari gaztea izatera iritsi zen, eta bertan Lee Chung-Yong egon zan.[3]

Garai hartan, beste jokalari batzuen artean, bere eredua Crystal Palace eta Bolton Wanderers taldeetan jokatzen zuen Lee Chung-yong joakalaria zen. Bere agenteak, Thies Bliemeisterrek, esan zuen Sonek oso erabakita zeukala Europan arrakasta izango zuela. Sonek Bob Esponja telesailaren atalak ikusiz alemana ikasi zuen.[4]

Hamburgo S. V.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko abuztuan Son Dongbuk High School utzi eta 16 urte besterik ez zituela Hamburgo S. V. Alemaniako gazte akademian sartu zen, Hego Koreako Futbol Elkartearen gazte proiektuari esker. 2009ko 17 urte azpiko Munduko Futbol Kopan parte hartu ondoren, 2009ko azaroan Hamburgo S. V. taldera itzuliko da.

2010-11 denboraldiaurrean denak ezustean harrapatzea lortu zuen, guztira bederatzi gol sartu zituenean, eta horrek 18 urte bete bezain laster kontratu profesional bat sinarazi zion. Hasiera batean, klubaren bigarren taldearekin jokatu zuen, lehen taldearekin fitxatuta, baina guztira sei partidu jokatu zituen Hamburgo S. V. II.arekin. Oinean izandako lesio baten ondorioz bi hilabetez bajan egon ondoren, Son zelaietara itzuli zen. Urriaren 30ean sartu zuen bere lehen gola Bundesligan F. C. Colonia taldearen aurka eta HSVko jokalari gazteena izatea lortu zuen Alemaniako futboleko elitean, Manfred Kaltzek zuen errekorra gaindituz.

Son 2014ko ekainera arte klubarekin lotuko zuen kontratu bat sinatu zuen berriro, korear gaztearen helburua Cha Bum-kun berria bihurtzea zen, Bundesligako eta Hego Koreako futbol selekzioko jokalari historiko ohia.

2011n ere sekulako denboraldiaurrea egin zuen, eta guztira 18 gol sartu zituen jokatutako bederatzi partidutan. Aurreko denboraldian, min hartu zuen orkatilan F. C. Koloniaren aurkako 4-3ko porrotean, eta horrek sei astez urrundu zuen zelaietatik; hala ere, espero baino azkarrago osatu zen, eta berriro itzuli zen akziora, irailaren 17an Borussia Monchengladbachen aurka 1-0 galdu ondoren. 30 partidutan 5 gol sartu zituen, Hannover 96ren eta F. C. Nurenbergen aurka gol garrantzitsuak lortu zituen eta horrek Hamburgo S. V.ari Bundesligan jarraitzea bermatu zion.

2012-13 denboraldian Fulham eta Paolo Guerrero Corinthiansera joan ondoren, Thorsten Fink entrenatzaileak Son aukeratu zuen lehen taldean titular postua betetzeko. Son taldearen denboraldirik onena izan zen hura, izan ere, bi gol sartu zituen garaipenean (4-1 etxetik kanpo, Borussia Dortmunden aurka, 2013ko otsailaren 9an) eta, ondorioz, Son aukeratu zuen partiduko gizon gisa Kicker Sportmagazinek. Apirilaren 14an, bi gol sartu zituen berriro Maguncia 05en aurkako 2-1 garaipenean. Denboraldia 12 gol sartuz amaitu zuen 34 partidutan, eta, ondorioz, 2012-13 denboraldian Europako liga handietan 10 gol baino gehiago sartzea lortu zuen laugarren jokalari asiarra izan zen.

Bayer Leverkusen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainaren 13an, Bayer 04 Leverkusenek Son taldearen etorrera iragarri zuen 10 milioi euroren truke, orain arte klubak inoiz egin duen fitxaketarik garestiena izanik.[5] Erasotzaileak bost urterako kontratua sinatu zuen klubarekin. Denboraldiaurre ona egin zuen, eta hiru gol sartu zituen TSV 1860 MunichUdinese Calcio eta KAS Eupen taldeen aurka jokatutako hiru partidutan. Partidu ofizial batean Bayerrekin lortutako lehen gola Alemaniako kopako lehen kanporaketan iritsi zen, seigarren mailako SV Lippstadt 08 taldearen aurka.

Sonek SC Friburgoren aurkako lehen partidu lortu zuen markagailua irekitzea Sidney Sam taldekidearen asistentzia bati esker, eta egun batzuk geroago beste gol bat sartu zuen Alemaniako kopako bigarren kanporaketan, Lars Bender taldekidearen paseari esker. Bere lehen hat-tricka 2013ko azaroaren 9an iritsi zen, Bundesligako partidu batean, partidu hartan Hamburgo S. V. bere lehengo taldearen aurka jokatu zuen, eta Stefan Kiewingi ere asistentzia eman zion. Azken emaitza 5-3koa izan zen, Europan hat-trick bat sartu zuen bigarren jokalari korearra izan zelarik, Sul Ki-hyunen eta laugarren asiarraren ondoren.[6]

Bundesligako 12. jardunaldiko futbolaririk onena izendatu zuten. 2013ko abenduaren 7an, Sonek oso gol garrantzitsua sartu zuen Borussia Dortmunden aurka, taldea Bayern Munich zen liderrarengandik lau puntura utziz. Bi astez zelaietatik kanpo egon zen giharretako lesio baten ondorioz. Son-en beste gol onenetako bat Borussia Monchengladbachen aurka izan zen areaz kanpotik eta Sidney Samen laguntzarekin. 2014ko maiatzaren 10ean, gola sartu zuen Werder Bremenen aurka, Bayerri 2014-15eko UEFAko Txapeldunen Liga jokatzeko sailkapena emanez.[7] Denboraldia 12 gol sartuz amaitu zuten 43 partidu ofizialetan, eta bigarren urtez jarraian hamar goleko muga gainditu zuten.

Son hasiera ona izan zuen 2014-15 denboraldian ere. Azken gola sartu zuen Bayerrek SV Alemannia Waldalgesheimen aurka Stefan Kiesslingen partidurik onenetako batean. 2014-15eko UEFAko Txapeldunen Ligako aurreko faseko bi partidetan ere parte hartu zuen, FC Kopenhageren aurka. partidu horietan emaitza iraultzea lortu zuen eta jipoia eman zuen sailkapena behin betiko ixteko. UEFA Champions Leagueko S. L. Benficaren aurkako partiduko bigarren gola sartu zuen; gainera, saskiratu aurretik Stefan Kiessling taldekideari asistentzia eman zion. Azkenean garaipenarekin amaitu zen partidu Bayerrentzat (3-1). Son UEFA Champions Leagueko 2. jardunaldiko hamaikako onenean sartu zuten. Urriaren 18an bi gol goiztiar sartu zizkion VfB Stuttgart taldeari eta Karim Bellarab taldekideari ere asistentzia eman zion. Partidu 3nako berdinketarekin bukatu zen, etxeko taldeak bigarren zatian markagailua irauli ondoren. Son UEFA Champions Leagueko multzoen faseko 4. jardunaldiko hamaikakoan sartu zuten berriro, Zenit San Petersburgoren aurka bi golak sartuta. Otsailaren 14an bere ibilbideko bigarren hat-tricka lortu zuen VfL Wolfsburgen aurka 4-5 galdu zuen eta Bas Dost jokalari aurkariak lau gol sartu zituen.[8] Hamaikagarren gola sartu zuen ligan FSV Maguncia 05aren aurka. Denboraldia 17 gol sartuz amaitu zuten 42 partidutan.

Tottenham Hotspur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko abuztuaren 28an, ofiziala egin zen Son Tottenham Hotspurrera iritsi zela 30 milioi euroren truke. 2018ko uztailaren 20an kontratua berritu zuen 2023ko ekainaren 30era arte.[9]

2019ko azaroaren 3an, sarrera bat egin zion Everton taldeko Andre Gomesi. Jokalari portugaldarrak eskuin orkatila hautsi zuen Serge Aurierrekin talka egin ondoko eroriko baten, eta lesio oso larria eragin zuen. Azkenean, korearra kanporatu zuten, eta lesioaren minaz negar batean utzi zuen zelaia. Azaroaren 5ean, Tottenhamek korearrari zigorra apelatzea erabaki zuen, ez zela bidezkoa izan uste baitzuten. Azkenean, Ingalaterrako Federazioak zigorra kendu zion.

Hego-Koreako Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 30ean, Hong Myung-bo entrenatzaileak 2014ko Munduko Futbol Kopan lehiatuko ziren 23 jokalarien azken zerrendan sartu zuen.[10]

2015ean Asiako Kopan parte hartu zuen. Txapelketa horretan finalera iritsi ziren, baina Australia anfitrioiak garaitu zituen.

2018ko ekainaren 2an, Shin Tae-yong hautatzaileak 2018ko Munduko Futbol Kopako 23. zerrendan sartu zuen. Hego Korea kanporatuta geratu zen lehen fasean, baina Sonek bi gol sartu zituen, horietako bat Alemaniari 2 eta 0 irabazita.[11]

2022ko ekainaren 6an, Hego Korearekin ehun nazioarteko partiduak lortu zituen hamazazpigarren jokalaria izan zen, Txileren aurkako lagunarteko partidu batean hasieratik irten ondoren.[12]

Hego-Koreako Selekzio nazionalean parte hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa Kategoria Egoitza Emaitza Partiduak Golak
Asiako Kopa 2011 Absolutua Qatar Hirugarrena 4 1
Kopa Mundiala FIFA 2014 Brasil Lehenengo fasea 3 1
Asiako Kopa 2015 Australia Txapeldunorde 5 3
Kopa Mundiala FIFA 2018 Errusia Lehenengo fasea 3 2
Asiako Kopa 2019 Arabiar Emirerri Batuak Final-laurdenak 3 0
Selekzio nazionalean (guztira) 18 7

Nazioarteko golak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

104 partidu jokatu ditu eta 35 gol sartu. Aurretik ere beheko mailekin jokatu zuen. 2014ko Munduko Futbol Kopa jokatu zuen, gol bat sartu zuen eta 2015eko Asiako Kopa, non hiru gol sartu zituen, txapeldunordeak izan ziren eta talde idealean sartzeko aukeratuetako bat izan zen.

Gol Data Egoitza Aurkakoa Markadorea Emaitza Lehiaketa
1. 2013ko urtarrilaren 18an Al Gharafa Estadioa, Doha, Qatar India India 1 - 4 1 – 4 2011ko Asiako Kopa
2. 2013ko martxoaren 26a Seuleko Mundialeko Estadioa, Seúl, Hego Korea Qatar Qatar 2 - 1 2 – 1 2014ko Munduko Koparako Klasifikazioa
3. 2013ko irailako 6a Incheoneko Futbol Estadioa, Incheon, Hego Korea Haiti Haiti 1–0 4 – 1 Lagunartekoa
4. 4 - 1
5. 2013ko urriaren 15a Estadio Cheonan, Cheonan, Hego Korea Mali Mali 2 - 1 3 – 1 Lagunartekoa
6. 2014ko martxoaren 5a Estadio Karaiskakis, Atenas, Grezia Grezia Grezia 2 - 0 2 – 0 Lagunartekoa
7. 2014ko ekainaren 22a Estadio Beira-Rio, Porto Alegre, Brasil Argelia 1 - 3 2 – 4 2014ko Munduko Kopa
8. 2015ko urtarrilaren 22a AAMI Park, Melbourne, Australia Uzbekistan Uzbekistan 0 - 1 0 – 2 2015eko Asiako Kopa
9. 0 - 2
10. 2015ko urtarrilaren 31a ANZ Stadium, Sídney, Australia Australia Australia 1 - 1 2 – 1
11. 2015ko ekainaren 16a Estadio Rajamangala, Bangkok, Tailandia Myanmar Myanmar 2 - 0 2 – 0 2018ko Munduko Koparako Klasifikazioa
12. 2015ko irailaren 3a Estadio Hwaseong, Hwaseong, Hego Korea Laos Laos 2- 0 8 – 0
13. 5 - 0
14. 7 - 0
15. 2015ko azaroaren 17a Laos Nazioko Estadio Berria, Vientián, Laos Laos Laos 3- 0 5 – 0
16. 5 - 0
17. 2016ko urriaren 3a Estadio Mundialista de Suwon, Suwon, Hego Korea Qatar Qatar 3 - 2 3 – 2
18. 2017ko urriaren 10a Tisson Arena, Bienne, Suiza Maroko Maroko 1 - 3 1 – 3 Lagunartekoa
19. 2017ko azaroaren 17an Suwon World Stadium, Suwon Kolonbia Kolonbia 1 - 0 2 – 1
20. 2 - 0
21. 2018ko maiatzaren 28a Daeju World Cup Stadium, Suwon Honduras Honduras 1 - 0 2 – 0
22. 2018ko ekainaren 23a Rostov Arena, Rostov Mexiko Mexiko 1 – 2 1 – 2 2018ko Munduko Kopa
23. 2018ko ekainaren 27a Kazán Arena, Kazán Alemania Alemania 2 – 0 2 – 0
24. 2019 martxoaren 26a Seuleko Mundialeko Estadioa, Seúl Kolonbia Kolonbia 1 – 0 2 – 1 Lagunartekoa
25. 2019 urriaren 10a Estadio de Hwaseong, Hwaseong Sri Lanka Sri Lanka 1 - 0 8 - 0 2022ko Munduko Koparako klasifikazioa
26. 5 - 0
27. 2021eko ekainaren 13a Estadio de Goyang, Goyang Libano Libano 2 – 1 2 – 1
28. 2021eko urriaren 7a Estadio Ansan Wa~, Ansan Siria Siria 2 – 1 2 – 1
29. 2021eko urriaren 12a Estadio Azadi, Teherán, Irán Iran Iran 1 – 0 1 – 1
30. 2021eko azaroaren 16a Estadio Thani bin Jassim, Doha, Qatar Irak Irak 2 – 0 3 – 0
31. 2022ko martxoaren 24a Seuleko Mundialeko Estadioa, Seúl Iran Iran 1 – 0 2 – 0
32. 2022ko ekainaren 6a Estadio Mundialista de Daejeon, Daejeon Txile Txile 2 – 0 2 – 0 Lagunartekoa
33. 2022ko ekainaren 10a Estadio Mundialista de Suwon, Suwon Paraguai Paraguai 1 – 2 2 – 2
34. 2022ko irailaren 23a Estadio de Goyang, Goyang Costa Rica Costa Rica 2 – 2 2 – 2
35. 2022ko irailaren 27a Seuleko Mundialeko Estadioa, Seúl Kamerun Kamerun 1 – 0 1 – 0

Estadístikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022eko urriaren 19an jokatutako azken partiduko datan eguneratua.

Taldea Maila Sasoia Liga Kopa nazionalak Kopa nazionalak Guztizkoa
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Hamburgo S. V. II
Alemania
4. 2009-10 6 1 6 1
Klub Guztizkoa 6 1 0 0 0 0 6 1
Hamburgo S. V.
Alemania
1. 2010-11 13 3 1 0 14 3
2011-12 27 5 3 0 30 5
2012-13 33 12 1 0 34 Guz12
Klub Guztizkoa 73 20 5 0 0 0 78 20
Bayer 04 Leverkusen
Alemania
1. 2013-14 31 10 4 2 8 0 43 12
2014-15 30 11 2 1 10 5 42 17
2015-16 1 0 0 0 1 0 2 0
Klub Guztizkoa 62 21 6 3 19 5 87 29
Tottenham Hotspur F. C.
Inglaterra
1. 2015-16 28 4 5 1 7 3 40 8
2016-17 34 14 5 6 8 1 47 21
2017-18 37 12 9 2 7 4 53 18
2018-19 31 12 5 4 12 4 48 20
2019-20 30 11 5 2 6 5 41 18
2020-21 37 17 5 1 9 4 51 22
2021-22 35 23 6 0 4 1 45 24
2022-23 11 3 0 0 4 2 15 5
Klub Guztizkoa 243 96 40 16 57 24 340 136
Ibilbide osoa 384 138 51 19 76 29 511 186

Hat-tricks[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022ko Irailaren 7an eguneratua.
Kluba Urtea Lagunartekoak Asiako Kopa Munduko Kopa Asiako kopako klasifikazioa Eliminatoriak Guztizkoa
Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Sub-17
Korea
2008 0 0 10 4 - - - - - - 10 4
2009 0 0 - - 5 3 - - - - 5 3
Guztizkoa 0 0 10 4 5 3 - - - - 15 7
Absolutua
Korea
2010 1 0 - - - - - - - - 1 0
2011 1 0 4 1 - - - - 3 0 8 1
2012 1 0 - - - - - - 2 0 3 0
2013 6 1 - - - - - - 5 3 11 4
2014 9 1 - - 3 1 - - - - 12 2
2015 4 0 5 3 - - - - 2 4 11 7
2016 2 0 - - - - - - 4 1 6 1
2017 5 0 - - - - - - 4 0 9 0
2018 10 1 - - 3 2 - - - - 13 3
2019 6 1 3 0 - - - - 4 2 13 3
2020 2 0 - - - - - - - - 2 0
2021 - - - - - - - - 7 4 7 4
2022 6 4 - - - - - - 2 1 8 5
Guztizkoa 51 6 12 4 6 3 0 0 33 15 104 30
Selekzio Guztizkoaa 51 6 22 8 11 6 0 0 33 15 117 37

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba (*) Egoitza Urtea
Asiako Jokoak Txantiloi:Sel Txantiloi:INA 2018

Bakarkako Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Urtea
Koreako Futbol Elkartearentzako Urteko Jokalaria 2013, 2014, 2017, 2019, 2020, 2021
AFiEtzako Urteko Jokalaria 2014
Asiako Futboleko Konfederazioarentzako Asia osoko Urteko Jokalaria 2015[13]
FA Premier Leaguearentzako Hillabeteko Jokalaria ― iraila 2016[14]
Puskás Saria 2020[15]
Premier Leagueko Urrezko Bota 2022[16]

Serbitzu Militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko apirilaren 6an, koronabirusaren pandemiaren ondorioz Premier League bertan behera geratu zen bitartean, Son-ek soldadutza egingo zuela baieztatu zuen (nahitaezkoa hegokorearrentzat).[17] Koreara itzultzean bi asteko berrogeialdia osatu ondoren, Koreako marineen gorputzean zerbitzatu zuen hiru astez, Jeju uhartean.[18] "Pilsung" (garaipen zehatza) gerra-oihua eman zioten emaitza onengatik, eta 157ko promozioko lehen bosten artean geratu zen.[19]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako Telesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Notak
2019 Sonsational Kidea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Heung-Min Son (Tottenham Hotspur) - Ficha del jugador 2022/2023 | Fichajes.com» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Heung-min Son - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. «Ten facts Spurs fans need to know about new signing Son Heung-Min - Tottenham - London 24» web.archive.org 2015-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Ingelesez) «Son Heung-min: The football superstar hiding in plain sight» TODAY (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  5. (Ingelesez) Quinn, Phillip. (2013-06-14). «Hamburg's Son joins Leverkusen» SBNation.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. «Bayer 04 Leverkusen 5-3 Hamburger SV | Matchday 12 | Report - Bundesliga - official website» web.archive.org 2013-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. «Bayer 04 Leverkusen 2-1 SV Werder Bremen | Matchday 34 | Match report - Bundesliga - official website» web.archive.org 2014-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Ingelesez) Reuters/AP. (2015-02-14). «Bayer Leverkusen 4-5 Wolfsburg | Bundesliga match report» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Ingelesez) «Tottenham sign striker Son for £22m» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. (Ingelesez) «South Korea name Premier League trio» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) Margolles, Andrés. (2018-06-27). «Alemania huye de Rusia | día 14» vozed (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. (Ingelesez) 유지호. (2022-06-06). «Son Heung-min earns 100th int'l cap to join FIFA Century Club» Yonhap News Agency (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  13. (Ingelesez) «AFC Asian International Player of the Year 2015: Son Heung-min» the-AFC (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  14. (Ingelesez) «Son claims EA SPORTS Player of the Month prize» www.premierleague.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  15. (Gaztelaniaz) «Heung-min Son conquista el Premio Puskas 2020 al mejor gol de la temporada» MARCA 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  16. (Ingelesez) «Premier League Awards - Player, Manager & Goal of the Month & Season» www.premierleague.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. (Ingelesez) «Spurs' Son to carry out military service» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  18. (Ingelesez) Media, P. A.. (2020-04-20). «Tottenham's Son Heung-min starts military service in South Korea» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  19. «Tottenham star Son completes mandatory military service in South Korea | Goal.com» www.goal.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]