Sonia Garmers
| Sonia Garmers | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Curaçao, 1933ko urtarrilaren 9a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | nederlandera |
| Heriotza | Curaçao, 2025eko martxoaren 18a (92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
| Lantokia(k) | Curaçao |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Sonia Garmers (Curaçao, 1933ko urtarrilaren 9a – 2025eko martxoaren 18a) curaçaotar idazlea izan zen, papiamentoz eta nederlanderaz idatzi zuena[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo liburua, Cuentanan pa mucha, papiamentoz idatzi zuen 1956an. Hogei urte geroago nederlanderaz ere idazten hasi zen. Urte hartan Lieve koningin, hierbij stuur ik U mijn dochter liburua argitaratu zuen[1] eta Juliana erreginari eskaini zion, Garmersek bere lau alabak Herbehereetara ikastera bidali baitzituen[2].
1958an, Miep Diekmann herbeheretar idazlea ezagutu zuen, eta honek, besteak beste, liburu bat hobekien egituratzen irakatsi zion[2].
1973an, poesia bilduma bat argitaratu zuen Nydia Ecury eta Mila Palmekin elkarlanean[1].
1981ean, Nienke van Hichtum saria irabazi zuen urtebete lehenago argitaratu zuen Orkaan en Mayra liburuagatik. 1977an kaleratutako Orkaan liburuaren jarraipena da[1].
1983an, Cola Debrot saria irabazi zuen literaturari egindako ekarpenagatik[1].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975: Orange-Nassau Ordenaren Urrezko Domina
- 1981: Nienke van Hichtum saria (Orkaan en Mayra liburuagatik)[1]
- 1983: Cola Debrot saria[1]
- 2006: Tapushi Literario
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuentanan pa mucha (1956)
- Cuentanan pa mucha 2 (1959)
- Un macutu jen di cuenta (1960)
- Tipnan pa damas: 60 aña La Cruz (1960)
- Papiando riba nos Buniteza (1961)
- Bon Apetit!
- Cu Marina den cushina
- Ku Marina den kúshina (1975)
- Receta favorito
- Recetas
- Brueria di henter mundo = Magie uit alle landen (Hanny Limekin batera, 1975)
- Lieve Koningin, hierbij stuur ik U mijn dochter (1976)
- Orkaan (1977)
- Orkaan en Mayra (1980)
- Nos ku nos: reseptnan (1. liburukia, 1980)
- Nos ku nos: reseptnan (2. liburukia, 1981)
- Ieder diertje z’n pleziertje (1983)
- Wonen in een glimlach (1985)
- De Antilliaanse keuken (1988)
- Brua pa tur dia = Magie voor elke dag (Hanny Limekin batera, 1992)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g (Nederlanderaz) Van den Hoven, Peter. «Sonia Garmers» Lexicon van de jeugdliteratuur jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-25) (kontsulta data: 2024-08-31).
- ↑ a b (Nederlanderaz) «'En toen kwam Miep' - Over het coachen - Sonia Garmers» Digital Library for Dutch Literature jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-25) (kontsulta data: 2024-08-31).