Sonia Rykiel
| Sonia Rykiel | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Sonia Annette Flis |
| Jaiotza | Parisko 14. barrutia, 1930eko maiatzaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 7. barrutia, 2016ko abuztuaren 25a (86 urte) |
| Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea, diseinatzailea, haur literaturaren idazlea, idazlea, enpresaburua, moda-diseinatzailea eta ekintzailea |
| Lateralitatea | eskuina |
| Lantokia(k) | Paris |
| Jasotako sariak | |
| Ezizena(k) | la reine du tricot |
| soniarykiel.com | |
Sonia Annette Flis, ezagunagoa Sonia Rykiel izenez (Paris, Frantzia, 1930eko maiatzaren 25a – Ibidem, 2016ko abuztuaren 25a) diseinatzailea, idazlea eta enpresaburua izan zen. Prêt à porter mugimendukoa da. 1970eko hamarkadan ezagun egin zen erosotasuna eta mugitzeko askatasuna bilatzen zuten emakumeentzat pentsatutako diseinuei esker. Bere ibilbidean zehar ezaguna egin zen Frantzian.[1][2][3][4][5][6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri judua zuen diseinatzaile frantziarra izan zen. Ama Errusian jaiotako etxekoandrea zen; aita, ostera, Errumanian jaiotako erlojugilea. Neuilly-sur-Seinen jaio zen, Parisko auzo pobre batean, 1930ean. 17 urte zituela, La Grande Maison de Blanc almazenetann hasi zen lanean erakusleiho-apaintzaile. 1953an Sam Rykielekin ezkondu zen, arropa denda baten jabearekin, eta bi seme-alaba izan zituzten, Nathalie eta Jean-Philippe.
Moda ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962an, haurdun zegoela, kasualitatez sartu zen diseinuaren munduan, bere egoerara egokitutako jantziak behar zituenez, aurrerago senarraren boutiquean salgai jarri zituen jantziak diseinatzen hasi zen. Bere moda-etxe propioa Parisko Saint Germain des Prés auzoan sortu zen, mundu osoko artisten sehaska eta babeslekua. 1970eko hamarkadan Parisen ezagun egin zen prêt à porter mugimenduari estuki lotuta, diseinatzailea goi-mailako joskintzatik guztiz kanpo mantendu zen. Modaz gain, Sonia Rykiel hainbat arlotan sartu zen, eleberri ugari idatzi zituen eta hotelak ere dekoratu zituen. 1990eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, Parkinson gaitza izan zuen, eta gaixotasun horri buruz hitz egin zuen "N'oubliez pas que je joue" (Ez ahaztu jolasa) izeneko liburuan. 2001ean Fashion Group International taldearen sari bat jaso zuen, eta 2013an Frantzian, bere jaioterrian, Merituaren Ordena.
Enpresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospea eman zion jantzia, puntuzko jertse bat izan zen, "The poor boy sweater" izenez bataiatua izan zena, Elle eta Women's Wear Daily-n azalean agertu eta "Queen of knits" izena jaso zuena.[7] Rikyelek estilo ameslaria du, eta beti berritu izan ditu diseinuak molde berritzailekoak eginez, josturak ikusgai jarriz eta jantzietan mezuak sartuz. Sueterra larruazal biluziaren gainean eraman behar zela adierazi zuen, mugitzeko askatasuna izateko. Aitzindaria izan zen bere desfileak filmatzen, eta pertsona ospetsuei esker, Brigitte Bardot eta Audrey Hepburni esaterako, ezagun egin ziren bere jantziak. Marra bidezko estanpazioa, enkajea, beltza eta strassa izan dira bere ezaugarri nagusiak. 1970ean bere inperio propioa eraikitzen hasi zen, eta apurka-apurka, bere alaba Natalie Rykiel familiaren enpresan sartzen joan zen, filosofia eta estetika berarekin jarraituz marra eta kolore biziekin. 1978an edertasun produktuen mundura salto egin zuen bere lehen perfumearekin eta 1987an bere kosmetikoen lehen lerroa atera zuen. 2002an bere bildumetako bat aurkeztu zuen Parisko Louvren; bilduma horrek emakumearen sexu-askatasuna aldarrikatzen zuen. 2009an H&M enpresa suediarrarekin lankidetzan jardun zuen, lentzeria bilduma bat kaleratuta, eta 2010ean arropa bilduma bat. Parisko Grand Palais-en ospatu zen ekitaldi batekin. 2012an, enpresaren %80 Fung Brands Limited-i saldu zitzaion, eta Geraldo da Conceição bere zuzendari sortzailea bihurtu zen. Belaunaldiz belaunaldi enpresaren ardurak uzten joan da, lehenik Nathalie Rykiel alabarekin, eta baita Lola bilobarekin ere. Julie de Libran enpresako zuzendari artistikoa izendatu zuten, eta bere jantziak online dendan saltzen hasi zen.[8]
Markaren filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Démode Sonia Rykielen janzkien esentzia definitzen duen hitza da, démode hitzak modaren dekonstrukzioa esan nahi du eta jantziak emakumearen behar eta askatasunera egokitzeko asmoa izateko sortzen da, eta ez modaren aginduetara. Emakumeei eskatzen die euren estilo propioa bilatzeko, euren gorputzera egokituta. Sonia Rykiel-en profila emakume xelebre, limurtzaile, misteriotsu eta libre batena da.
Lerroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru lerro ditu: lehenengoa Sonia Rykiel, bigarrena Sonia by Sonia Rykiel eta hirugarrena Rykiel Enfant. Hainbat lurrin ere atera ditu; besteak beste, Sonia Rykiel, Le Pull, Belle en Rykiel eta Rykiel Woman Hot!
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rykiel Parisen hil zen, bere etxean, 2016ko abuztuaren 25eko goizean, 86 urte zituela. Parkinson gaixotasunaren arazoen ondorioz hil zen. Rykielek 2012an jakinarazi zuen hamabost urtez egon zela gaixotasuna jasaten. Nathalie eta Jean-Philippe Rykiel seme-alabak dira. Une horretan François Hollande presidente zenak "aitzindaria" deitu zion, eta Jean-Marc Loubierrek, 2007an Escada luxuzko nazioarteko moda taldearen zuzendari exekutiboak, ostera, "egun tristea da, baina Sonia Rykielek aparteko ondarea utzi du atzean" esan zuen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesez argitaratutako liburuak:
- 2011, Dictionnaire déglingué, Argitaratzailea: Flammarion
- 1998, Paris sur les pas de Sonia Rykiel. Argitaratzailea: Editions du Garde-Temps
- 2005, Celébration (Des femmes). Argitaratzailea: Fayard, Argitaratzailea: Editions des Femmes
- 2005, L'envers à l'endroit. Argitaratzailea: Fayard
- 2013, N'oubliez pas que je joue. Argitaratzailea: Pocket Bilduma: Pocket
- 1979, Et je la voudrais nue.Argitaratzailea: Bernard Grasset
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ohorezko Legioko komandantea
- 2013an Frantzian Merituaren Ordena.
- 2001ean Commander of the National Order of Merit
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2016-08-30). «Sonia Rykiel: todo sobre la diseñadora, conocida como la "Reina del Punto"» Vogue España (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ferrero, Clara. (2016-08-25). «Adiós a Sonia Rykiel, la diseñadora que liberó a las mujeres» El País (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mérida, María. (2016-08-25). «La diseñadora Sonia Rykiel fallece a los 86 años» Vogue España (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) #MujeresconHistoria Sonia Rykiel, la rebeldía parisina de los 60 - El Rincón de Ika. 2020-05-20 (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ «Women's Luxury Ready to Wear | Sonia Rykiel» www.soniarykiel.com (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ «Luxury Accessories for Women | Sonia Rykiel» www.soniarykiel.com (kontsulta data: 2025-03-03).
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ Copia archivada. .