Sonia Sotomayor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonia Sotomayor
Sonia Sotomayor in SCOTUS robe.jpg
Associate Justice of the Supreme Court of the United States (en) Itzuli

2009ko abuztuaren 8a -
David Souter (en) Itzuli
Judge of the United States Court of Appeals for the Second Circuit (en) Itzuli

1998ko urriaren 7a - 2009ko abuztuaren 6a
J. Daniel Mahoney (en) Itzuli
Judge of the United States District Court for the Southern District of New York (en) Itzuli

1992ko abuztuaren 12a - 1998ko urriaren 7a
John M. Walker, Jr. (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBronx1954ko ekainaren 25a (68 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaStateside Puerto Ricans (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Cardinal Spellman High School (en) Itzuli
Yale Law School (en) Itzuli
(1976 -
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Sonia Sotomayor (New York, 1954ko ekainaren 25a) Estatu Batuetako Gorte Goreneko epailea da. 2009ko maiatzaren 26an, Barack Obama presidente estatubatuarrak David Souter epailea ordezkatzeko izendatu zuen; bizitza osorako izendapena auzitegi horretan ohi denez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Ricoko gurasoen alaba da Sotomayor. Bronxen jaio zen, New Yorken, auzoaren hegoaldeko zatian, Yankee Stadiumetik oso gertu. 8 urte zituela I. motako diabetesa diagnostikatu zioten. Aita hurrengo urtean hil zen eta amak, Celina Sotomayorrek, Juan anaia gaztea eta bera bere kasa hasi zituen.

Sotomayorrek Spellman High School Bronxeko eskola katolikoan ikasu zuen.[1] 1976an, Gradu titulua lortu zuen Princetongo Unibertsitatean, Suma Cum Laude ohoreekin; ondoren, Yale Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko doktoretza titulua lortu zuen.

Sotomayorrek barrutiko fiskal laguntzaile gisa egin zuen lan justizia, eta lapurretak, hilketak, polizia-basakeria eta haur-pornografia jazarri zituen. 1984an Pavia & Harcourt abokatu-bulegoan hasi zen lanean, eta jabetza intelektualeko gaietan espezializatu zen.

1991ko azaroaren 27an k New Yorkeko hegoaldeko barrutiko auzitegiko epaile izendatu zuen George H. W. Bush presidenteak, barruti hartako epaile gazteena eta New York estatu osoko lehen epaile federal hispanoa.

Estatu Batuetako Gorte Gorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko maiatzaren 26an, Barack Obama presidenteak Estatu Batuetako Gorte Goreneko epaile izendatu zuen. 2009ko abuztuaren 6an, Sotomayorren izendapena bozkatu egin zen Senatuaren osoko bilkuran, eta aldeko 68 botorekin eta kontrako 31 botorekin berretsi zen. Demokrata guztiek eta bi independentek berrespenaren alde bozkatu zuten, Edward Kennedy senatariak izan ezik, zeina ez zen joan osasun-arrazoiengatik, 31 errepublikano izendapenaren aurka agertu ziren, eta beste batek babestu egin zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]