Sonic the Hedgehog (1991ko bideo-jokoa)
Sonic the Hedgehog (japonieraz: ソニック・ザ・ヘッジホッグ Sonikku za Hejjihoggu ) 1991ko Segaren plataforma bideo-joko bat da, Sega Mega Drive bideo-kontsolarako espresuki eginda. Garai guztietako bideo-jokorik salduenetariko bat da.
Bideo-joko hau plataformen generokoa da, eta 2-D agertokietan maila eta oztopo jakin batzuk gainditzean oinarritzen da, bakoitza giro desberdinarekin.
Sonic da bideo-joko honetako pertsonaia kontrolagarri bakarra, trebetasun nagusitzat abiadura handian korrika egitea duena, ezaugarri honetan oinarrituz jokoaren espiritua, fase gehienak hau ahalik eta gehien estutzeko diseinatuak baitaude, Labyrinth Zone eta Marble Zone izan ezik, esplorazio pausatuagoko guneak baitira.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |