Sonsoles Ónega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonsoles Ónega

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Ónega Salcedo
JaiotzaMadril1977ko azaroaren 30a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaFernando Ónega
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCEU San Pablo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

IMDB: nm2651002 Facebook: sonsolesonega Twitter: sonsolesonega Instagram: sonsolesonega Edit the value on Wikidata
Sonsoles Ónega, 2022

Sonsoles Ónega Salcedo (Madril, 1977ko azaroaren 30a) madrildar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea da.[1] 2023ko irailean FesTValen Mainat Saria jaso zuen, karismatikoa, zuzena eta perspikaza izategatik.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando Ónega kazetariaren alaba eta Cristina Ónegaren ahizpa da. Kazetaritzan lizentziatu zen San Pablo CEU Unibertsitatean.

Ikus-entzunezkoetan espezializatua, CNN+-en hasi zuen ibilbide profesionala. Hortik Cuatro katera igaro zen. 2008an, Telecincoren albistegietan sartu zen. Hamar urtez aritu zen parlamentuko kronista, eta Diputatuen Kongresuan nabarmendu zen.

2018tik 2022ra kate bereko gertakarien programa aurkeztu zuen Ya es mediodía.[3]

Gainera, analista politiko gisa parte hartu du La tarde de COPE irrati saioan.

Literaturari dagokionez, 2004an Calle Habana, esquina Obispo eleberri laburra argitaratu zuen. Gero, Donde Dios no estuvo, M-11ren inguruan. Hala ere, bere arrakasta handiena Después del amor (2017) eleberria izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikan girotua.[4]

2020an, Sonsolesek telebista-proiektu berri bati ekin zion, eta bere lehen realityaren domekako galak aurkezteaz arduratu zen La casa fuerte saioa prime time-n.

2021ean eta 2022an Ya son las ocho aurkeztu zuen.[5]

2022ko uztailean, Atresmedia Televisiónekin fitxatu zuen proiektu berria aurkezteko Antena 3en, Y ahora Sonsoles izenekoa, urte horretako urriaren 24an estreinatua.[6]

2023ko urriaren 15ean Planeta saria irabazi zuen Las hijas de la criada eleberriagatik.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008tik Carlos Pardo Sanz abokatuarekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu.[7] 2019ko abuztuan, senarrarekin zuen bizikidetza eten egin zen, eta 2020an banaketaren berri eman zen.[8]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan finkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egitaraua Katea Oharrak
1999 - 2005 Informativos CNN+ Erredaktorea
2005 - 2008 Noticias Cuatro Lau Erreportaria
2007 11-M: La derrota de los embusteros Aurkezlea
2008-2018 Informativos Telecinco Telecinco Erreportaria eta kronista parlamentarioa
2018 - 2022 Ya es mediodía Aurkezlea
2020 A propósito de supervivientes Aurkezlea
La casa Fuerte Aurkezlea
Quijotes del siglo XXI. Aurkezlea
2021 - 2022 Ya son las ocho Aurkezlea
2022 - orainaldia Y ahora Sonsoles Antena 3 Aurkezlea
2023 - orainaldia Hablando en plata Aurkezlea

Gonbidatu gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Egitaraua Katea Oharrak
2019 Todo es mentira Lau Gonbidatua
2020 Adivina quien viene esta noche Gonbidatua
Sálbame Telecinco Gonbidatua
2021 Volverte a ver Gonbidatua
Rocío, contar para seguir viva Gonbidatua
2022 El hormiguero Antena 3 Gonbidatua
Pasapalabra Gonbidatua
La Roca Seigarrena Gonbidatua
Zapeando Gonbidatua
Tu tiempo con Roberto Brasero Antena 3 Gonbidatua
Espejo público Gonbidatua
Antena 3 Noticias 1 Gonbidatua
La ruleta de la suerte Gonbidatua

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko Antena
  • Eleberri laburraren letren saria (2004).
  • Fernando Lara eleberri-saria (2017).[9]
  • 2023ko irailean FestiValen Mainat Saria jaso zuen, karismatikoa, zuzena eta perspikaza izategatik.[2]
  • 2023ko urriaren 15ean Planeta saria irabazi zuen Las hijas de la criada eleberriagatik.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]