Edukira joan

Sophie Germain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sophie Germain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Sophie Germain
JaiotzaParis1776ko apirilaren 1a
Herrialdea Frantzia
Heriotzarue de Savoie eta Paris1831ko ekainaren 27a (55 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Sophie Germain (en) Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaAmbroise-François Germain
Familia
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea 1830) ohorezko doktore
Tesi zuzendariaCarl Friedrich Gauss
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakArkimedes
Izengoitia(k)Antoine Auguste Le Blanc eta M LeBlanc

Find a Grave: 44170845 Edit the value on Wikidata

Marie-Sophie Germain (Paris, Frantzia, 1776ko apirilaren 1a1831ko ekainaren 27a) matematikaria izan zen. Zenbakien teorian eta materialen elastikotasunaren ikerketan nabarmendu zen. Haren lanik garrantzitsuenetako bat gerora Sophie Germainen zenbaki lehen izenez ezagutuko zen azterketa izan zen[1][2][3].

Haren gurasoak Marie-Madalaine Gruguelin eta Ambroise-Francois Germain ziren. Aitak Frantziako Iraultzan parte hartu zuen.

Matematikari buruzko hainbat liburu irakurtzen hasi zen eta horrela matematika aurkitu zuen. Bere kabuz matematika ikasten hasi zen, nahiz eta bere gurasoek oztopoak jarri. Emakumea izateagatik bere gurasoek ez zioten matematika ikasten uzten, beraz ezkutuan irakurtzen zituen matematikako liburuak.

18 urterekin École polytechnique ikastetxean sartu nahi izan zen, baina ez zituzten emakumezkoak onartzen; beraz, adiskide batzuek apunteak pasatzen zizkioten. Ikasketen bukaeran, Sophiek lan bat aurkeztu zuen M. Leblanc izen-deiturekin. Lagrangeri asko gustatu zitzaion lana, eta pertsona hori ezagutu nahi izan zuen. Neska gazte bat zela ikusi zuenean, txundituta gelditu zen.

1891n, interesgarriak iruditu zitzaizkion zenbakien teorien erantzun batzuk aurkeztu zizkion Carl F. Gaussi (aleman matematikaria); eta, handik aurrera, harekin harremana izaten jarraitu zuen.

1807an, frantsesek Hannover (Alemania) hiria inbaditu zuten, non Gauss eta Sophie bizi ziren. Sophiek frantses jeneralari Gauss babestea eskatu zion.

1813an, ohore-aipamena jaso zuen Akademiak proposatutako erronkagatik, eta 1816an ohore-saria jaso zuen bere karrera zientifikoan nota altuena izateagatik. Sari horri esker, eta Jean-Baptiste-Joseph Fourierren laguntzari esker, Zientzietako Akademiara joan zen lehen emakumea izan zen.

Bere bizitzan zehar, aurkikuntza handiak egin zituen zenbakien teorian, fisika matematikoan, akustikan eta materialen elastikotasunean. 1831n, saria jaso behar zuen Gaussekin batera, baino hilabete lehenago hil zen, bularreko minbiziak jota, 55 urte zituela.

Sophie Germain ez zen inoiz ezkondu, eta bizitza osoan ekonomikoki bere familiak eman zion euskarriaren menpe egon zen. Emakumea izateagatik, ezin izan zuen matematika karrera profesional batetik bizi, baina bere kabuz lan egin zuen bizitza osoan.[2]

  • 1830ean, Gaussek honoris causa doktoretzarako proposatu zuen, Göttingengo Unibertsitatean. Hango irakaslea zen eta eragin handia zuen. Garai hartan bere proposamena atzera bota bazuten ere, Sophie hil eta hilabete batzuetara, ohorezko aitorpen hori jaso zuen.
  • Germainen heriotzaren mendeurrena zela eta, Parisko kale batek eta lizeo batek haren izena daramate; eta plaka batek, hil zen etxean (Savoie kaleko 13. zenbakia), matematikari eta filosofo gisa gogoratzen du.
  • 1820. Recherches sur la théorie des surfaces élastiques
  • 1826. Remarques sur la nature, les bornes et l'étendue de la question des surfaces élastiques, et équation générale de ces surfaces, Paris.[4]
  • 1828. Discussion sur les principes de l'analyse employés dans la solution du problème des surfaces élastiques, «Annales de physique et de chimie» aldizkarian.
  • 1831. Mémoire sur la courbure des surfaces élastiques, «Annales de Crelle» aldizkarian, Berlin.
  • 1833. Considérations générales sur l'état des sciences et des lettres aux différentes époques de leur culture, Paris.[5]
  • 1879. Œuvres philosophiques

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]