Sophie Wilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sophie Wilson
Sophie Wilson.jpg
Bizitza
Jaiotza Leeds1957  (60/61 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Selwyn College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak informatikaria
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society

Sophie Wilson (Leeds, 1957) britainiar zientzialari informatikoa da. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1978an Acorn System 1 diseinatu zuen, Acorn Computersek merkaturatu zuen lehen ordenagailu-lerroa.

1981ean, Wilsonek Acorn Atomek zerabilen BASIC programazio lengoaiaren bertsioa hedatu zuen, Acorn Proton mikroordenagailurako bertsio hobetu bat lortuz. Mikroordenagailu honi esker BBCrekin kontratu bat izenpetu zuen bere hezkuntza proiektuetarako; hori dela eta, mikroordenagailuari BBC Micro izena jarri zitzaion eta bere BASIC lengoaiaren bertsioari, berriz, BBC Basic. Ondoren, ARM etxeko RISC mikroprozesadore berrira eraman zuen Acorn Archimedes ordenagailuan erabil zedin.

1983an BBC BASIC erabiliz ARM mikroprozesadorearen instrukzio sorta diseinatu zuen, merkatuko lehen RISC mikroprozesadoreetako bat.

Wilsonek Acorn Replay diseinatu zuen, Acorn makinen bideo-arkitektura.

Gaur egun Broadcomen lan egiten du.