Edukira joan

Soplete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasezko sopletea

Sopletea hodi gisako tresna da, zerbaiten gainean bero handia edo garra aplikatzeko erabilitakoa, mutur batetik gas sukoi bat hartzen duena eta beste muturretik gas hori garretan botatzen duena.[1] Gas erregaia azetilenoa, hiri-gasa, hidrogenoa edo propanoa izan daiteke, eta airearekin edo oxigenoarekin proportzio eta presio egokietan nahasiz sortzen du garra. Batez ere, metalurgian erabiltzen da, metalak soldatzeko edo mozteko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Soplete. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-2-15).
  2. Soplete. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-2-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]