Sopuerta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sopuerta
 Bizkaia, Euskal Herria
Encar 004.jpg
Sopuerta udalerriko irudia.

Sopuertako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Enkarterri
Izen ofiziala Coat of Arms of the Spanish Monarchs as Lords of Biscay s.XVI-XVII.svg Sopuerta
Alkatea Emilio Reina Laiseca (AEI)
Posta kodea 48190
INE kodea 48086
Herritarra Sopuertar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 46″ N, 3° 09′ 09″ W / 43.262777777778°N,3.1525°W / 43.262777777778; -3.1525Koordenatuak: 43° 15′ 46″ N, 3° 09′ 09″ W / 43.262777777778°N,3.1525°W / 43.262777777778; -3.1525
Sopuerta hemen kokatua: Bizkaia
Sopuerta
Sopuerta
Sopuerta (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 42,9 km2
Garaiera 80 metro
Demografia
Biztanleria 2.586 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 32)
% 50,44 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,56
Dentsitatea 60,28 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,73
Zahartze tasa[1] % 23,62
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 71,43
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,33 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,54 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 19,32 (2010)
Euskararen erabilera

%

2,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.sopuerta.biz

Sopuerta Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdearen iparraldekoa. Bilbotik 28 km mendebaldera dago eta 2015. urtean 2.586 biztanle zituen.

Garape erabili izan da herriaren euskal izentzat, baina Euskaltzaindiak Sopuerta onartu du euskara baturako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alen (798 m) udalerriko tontorrik altuena da, eta inguruko mendietan hainbat erreka sortzen dira, Saldamando, Tremoral, Kolitza eta Valdebezi errekak besteak beste, Barbadun ibaira isurtzen dutenak.

Mello (626 m), Saldamandoko mendiak, Queli (472 m), Artegi (539 m), Longuitas (593 m), Garbea (717 m), La Cabaña (526 m) eta Las Muñecas (410 m) Sopuertako beste mendi batzuen izenak dira.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopuertak mugakide ditu iparraldean Galdames eta Castro Urdiales (Kantabria); ekialdean Galdames eta Zalla; mendebaldean Artzentales eta Balmaseda; eta hegoaldean berriro Zalla eta Balmaseda.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko auzo edo parrokiak sei hauek dira: Avellaneda, Bezi, Carral, Mercadillo (udaletxea), Olabarrieta eta Baluga.

Meatzarien omenezko eskultura Castaño auzoan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Ezkerraldetik oso hurbil egon arren, Sopuertak ez zuen hango udalerriek izan zuten populazio gorakada izan XX. mendearen bigarren erdialdean. Are gehiago, populazioa galdu zuen tarte horretan.

1990eko hamarkadatik aurrera biztanle kopuruan gorakada txiki baina konstantea izaten ari da udalerria.

Sopuertako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Joseba Andoni Llaguno hautatu zuten alkate. Llagunok Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. AEI hautagaitza independienteak 3 zinegotzi lortu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak 2. Euskadiko Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak, Ezker Batuak eta Aralarrek, ordea, batere ez.

Sopuertako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
6 / 11
685 (% 44,71)
AEI
3 / 11
411 (% 26,83)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 11
316 (% 20,63)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
38 (% 2,48)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
21 (% 1,37)
Ezker Batua
0 / 11
17 (% 1,11)
Aralar
0 / 11
16 (% 1,04)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopuertar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sopuerta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa



  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .