Sorø

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorø
Danimarkako udalerria
Sorø Academy Ole Jørgen Rawert.jpg
Ole Jørgen Rawerten marrazkia (1820)Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sorø Kommune shield.jpg
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
AlkateaGert Jørgensen
HerriburuaSorø (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°26′0″N 11°34′0″E
Map DK Sorø.PNG
Azalera317 km²
Altuera30 m
MugakideakRingsted Municipality (en) Itzuli, Holbæk Municipality (en) Itzuli, Kalundborg Municipality (en) Itzuli, Slagelse eta Naestved Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria29.543 (2016)
Metropolia29.522
Dentsitatea94,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2007ko urtarrilaren 1a
soroe.dk

Sorø Danimarkako Seelandia eskualdeko hiriburua da, hiri handiena Roskilde bada ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1140. urtean Sorøko Apaizetxe zistertarra eta 1161. urtean Sorø herria bera fundatu zituen Absalon apezpikuak, eta bertako elizan izan zen lurperatua. 1536. urteko erlijio erreformaren ondoren abade-etxea protestante bihurtu eta ondoan nobleentzako ikastetxea sortu zuten. 1625. urtean Kristian IV.a erregeak ikastetxea zaldunentzako akademia bihurtu zuen eta ondoren unibertsitate, baina 1665. urtean itxi egin zuten. 1747. urtean eraikin zaharren su hartu zuten eta Ludvig Holbergen diruarekin eta Lauritz de Thurahen diseinuarekin eraikin berria egin eta berriz ere akademia martxan jarri zen 1750. urtean.

2007. urteko banaketa administratibo berriarekin Danimarkako bost eskualdetako baten hiriburu izendatua izan zen.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Sorø udalerriko herri nagusiak:

  • Sorø: 7.764 biztanle
  • Dianalund: 3.924 biztanle
  • Frederiksberg: 3.397 biztanle
  • Stenlille: 2.026 biztanle

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sorøko akademia (danieraz Sorø Akademi): 1625. urtean sorturiko akademia, Ludvig Holbergek XVIII mendean berreraikia.
  • Apaizetxea (danieraz Sorø Klosterkirke): Absalon apezpikuak 1161 eta 1201 artean eraikia. Bertan dago Absalon beraren hilobia, eta bertan egon zen Margaret I erreginaren hilobia ere, Roskildeko katedralera eramana izan zen arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]