Sorabilla

Koordenatuak: 43°12′44″N 2°02′05″W / 43.21222°N 2.03472°W / 43.21222; -2.03472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorabilla
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaAndoain
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°12′44″N 2°02′05″W / 43.21222°N 2.03472°W / 43.21222; -2.03472
Demografia

Sorabilla Gipuzkoako udalerri-ohi bat da, egun Andoaingo auzoa dena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo hirigune nagusiak eta beste auzoak ez bezala, Oria ibaiaren eskuineko ibarrean dago. Adunarekiko mugan dagoen Belkoain mendiaren hegoaldean dago gune historikoa.

N-1 errepidearen azpitik pasatuta, Azelain dorretxearen ondoan dagoen izen bereko zubia zeharkatuta berehala hasten da Karrika auzoa eta hortik herriko erdialderaino etxe-continuum bat dago.

Berez herri zaharra Sorabillako San Martin elizaren ondoan dagoen plazaren inguruko etxe eta baserriek osatua da. Horretaz gain auzo barreiatu anitz ere badaude; azken urteetan, gainera, etxemultzo berriak (txaletak eta beste) eraiki dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-ohi honen idatzizko lehen aipu ezaguna 1397koa da; orduan Aiztondoko Alkatego Nagusiaren kidea zen, Larraul, Asteasu, Urnieta, Astigarraga eta apurka-apurka banatuz joan ziren beste herri batzuekin batera. 1843an Asteasu eta Sorabilla besterik ez ziren geratu eta hori dela eta elkargoa desagertu zen eta udalerria osatu zuen, 1882an Andoainek anexionatu arte.

Aipamen historiko bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorabillako San Martin eliza.

Ibarguen-Cachopin kronikak Karlos V enperadoreari Flandesetik zetorrela 1539an gertaturikoa aipatzen du; Sorabillako bi aitonen seme bidera atera eta hauxe esan omen zioten:

Kosk, Errege, kapela gorri!

Atxul ona, Sorabilan bost etxe;

Bost etxeak, bost urre.

Errege jauna, egiezu

Alkabalez mertxede.

Eta "alkabala" edo zerga horretatik libratu ei ziren sorabillarrak.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria izateari utzi zionean 300 biztanle baino gutxiago zuen (1860: 269). Mende bat beranduago ia populazio berbera zuen: 1970ean 378. Etxe-multzo berriekin biztanleria emendatu da eta 1991n 1152 biztanle zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa