Edukira joan

Sorgin horixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorgin horixka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaStropharia
Espeziea Stropharia coronilla
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus coronilla

Sorgin horixka (Stropharia coronilla) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pleurotus eryngii (kardu-ziza) falta denean, Gaztela-Leonen biltzen da; "patatas revolcones" gisatuei laguntzeko edo beste batzuekin nahastuta aperitibo gisa jateko. Erraza da loreontzian aurkitzea.

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, sendoa, haragitsua, lehenik hemisferikoa, gero ganbil-zabaldua, leuna, hezea eta apur bat likatsua, okre-lehoi kolorekoa. Ertza ez da errezel partzialaren hondarren koskekin agertzen.

Orriak: Nahiko estu, itsatsi-bihurriak, hasieran zurixkak, gero moreak, azkenean arreak.

Hanka: Zurixka, motza, betea, ildaska arrosa edo bioleta txikiz apaindutako eraztun estu txiki batekin.

Haragia: Zuria, irmoa, lodia, zapore leunekoa eta ia usain gabea.[2]

Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Coronilla epitetoa latinetik dator, koroaren txikigarritik. Bere eraztunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxiko biltzaile berriek, Agaricus campester delakoarekin nahasten dute, landetako txanpiñoiaren garai eta leku berean agertzen baita. Era berean, Stropharia melanosperma espeziearekin ere nahas daiteke, honen kapelaren ertzak, hasieran, koskak izaten ditu, errezel partzialaren hondarrak dira, lehenik orri grisak, gero beltzak eta eraztun oso konplexua.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta batez ere udazkenean, batzuetan baita udaberrian ere. Nahiko ohikoa da soroetan, belardietan eta larreetan. Basoetako soilguneetan ere aurki daiteke.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Amerika, Erdialdeko Afrika, Australia, Zeelanda Berria, Errusia, Kirgizistan eta Georgia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 105 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 398 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 342 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 95 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O. C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]