Sorginaren Txabola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorginaren Txabola
Hechicera trikuharria Bilar 2006-09-15.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Elvillar
Koordenatuak 42° 34′ 03″ N, 2° 33′ 13″ W / 42.5676°N,2.5536°W / 42.5676; -2.5536Koordenatuak: 42° 34′ 03″ N, 2° 33′ 13″ W / 42.5676°N,2.5536°W / 42.5676; -2.5536

Sorginaren Txabola (Chabola de la Hechicera gaztelaniaz) Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da.

Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek indusi zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek.

Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita.

Estalkia konpondu ondoren, ustez bere jatorrizkoa den tokira igo zuten berriz. Harrien azpian ehortzitako pertsonak gutxienez 39 dira eta tresna batzuk ere aurkitu dira: harrizko bi mailu, aizkora bat, buztinezko ontziak...

2010 eta 2014 artean, Arabako Foru Aldundiaren eskariz, UPV-EHUko Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Mujika Alustiza irakasleek indusi eta ikertu zuten.

Gaur egun, trikuharrian aurkitutako giza aztarnak nahiz tresnak Arabako Arkeologia Museoan daude, horietako batzuk erakusgai daudela.

Abuztuan, herriko festen aurretik, akelarrea ospatzen da trikuharriaren inguruan.

Monumentu kalifikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[1].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik.Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Chabola de la Hechicera eta El Encinal (Elvillar); Lazaya, San Martín, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Laguardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastián I, San Sebastián II, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]