Sorginenea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorginenea
Datuak
Motaelkartea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2019ko irailaren 21a
webgune ofiziala

Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxe Elkartea Gasteizen sortu zen eta 2019ko irailaren 21ean ireki zituen ateak.[1]

Emakumeek emakumeentzat kogestionatutako espazioa eta elkartea da, feminista, inklusiboa, segurua, irisgarria, malgua eta elkargune moduan sortua izan zena.[2]

Elkarteak jardueren jarraikortasuna eta egonkortasuna bermatzeko proiektua dauka. Bere helburua da, batetik, emakumeen oinarrizko eskubideak babestea eta autonomia sustatzea, haien aniztasunak errespetatuta, eta, bestetik, gizartea eraldatzea, jarduera, liburutegi eta ikastaroen bidez.[3]

Etxanobe jauregian dauka bere kokalekua, Gasteizko Alde Zaharrean, emakumeen topalekua izateko.[4]

Eleen Ganbara izeneko biblioteka dago bertan, emakumeei buruzko, emakume gaiei buruzko eta emakumeek idatzitako liburuak jasotzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorginenearen web-orria.