Sorkuntza banatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorkuntza banatua» orritik birbideratua)

Sorkuntza banatua, funtsean, energia elektrikoa sortzean datza, energia-iturri txiki askoren bidez, kontsumo puntuetatik ahalik eta hurbilen dauden lekuetan.

Sorkuntza banatuaren definizioak dio argindar banaketa sarera konektatzen den sorkuntza mota dela eta kontsumo puntuetatik gertu instalaturik dagoelako bereizten dela. Bere ezaugarri orokorrak hauek dira:

  • Argindarraren sareko galerak murrizten dira, sorkuntza kontsumo puntuetatik gertu egotean sareko fluxuak murrizten direlako.
  • Sortutako energia tentsio baxuko banaketa sarean zabaltzen da, ez du tentsio altuko garraio-sarerik erabiltzen.
  • 3 kW-etik beherako instalatutako potentziak izan ohi dituzte, nahiz eta oro har esan ohi den ez dutela 10 MW baino gehiagoko potentzia instalatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]