Sorrento Sirenakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorrento Sirenakoa
Argitalpena
Sortzailea Masami Kurumada
Agertzen da
Datu biografikoak
Herrialdea Austria
Sexua edo generoa gizonezkoa

Sorrento Sirenakoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Poseidonen zazpi jeneraletako bat da, eta, Poseidonen sagan, Atlantiko Ozeanoko zutabearen zaindaria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asgarden sagan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asgarden saga Toei Animationek Masami Kurumadari Poseidonen saga amaitzeko denbora emateko ekoitzitako saga bat da, eta soilik animean agertzen da. Hemen, Sorrento Sirenakoa sagaren amaieran agertzen da, Seiya Pegasokoa Sigfrido Dubhe Alfakoaren aurka borrokan ari denean. Ordurako, Sigfrido brontzezko zaldunen alde jarria zen, Hilda Polarisekoari entzungor eginez. Sorrento agertzen denean, Sigfrido Poseidonen jeneralaren aurka borrokatzen saiatzen da, baina erraz erortzen da honen Heriotz Sinfonia erasoaren biktima, azkenean, Sorrento bizkarretik heldu eta zerurantz eramanez, Shiryu Dragoikoaren Azken Dragoiaren antzeko eraso batean.

Poseidonen sagan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saga honen hasieran Julian Soloren hamaseigarren urtebetetzeko jaian agertzen da. Aldebaran Taurokoaren aurka borrokatzen du, garaipena lortuz eta urrezko zaldunari armajantzia suntsituz. Behin Poseidonek Atenea bahitu eta erdiko zutabean sartu zuenean hasi zen brontze zaldunen borroka. Shun Andromedakoari egokitu zitzaion Sorrentoren aurka borrokatzea. Sorrentok bere Heriotz Sinfoniarekin eraso zuen, eta Shun bere kate birakorrarekin babestu zen. Une horretan Atenearen kantuak geldiarazi zituen bi gerlariak. Borroka berrabiatuta, Sorrentok bere erasoarekin eta Shunek bere defentsarekin jarraitu zuen, baina Poseidonen jeneralaren musika soinutik haratago zihoan eta zuzenean sartzen zen aurkariaren burmuinean. Eraso honek Shunen katea hautsi zuen. Defentsarik gabe, bere Laino Ekaitz erasoa erabili zuen, eta honela garaitu zuen Sorrento.

Saga honen amaieran, eta behin Atenea salbatuta, Poseidonen izpiritua gordeta egon behar zuen pitxerra berriz itxia izan zen, eta Julian Solo azalera itzuli zen. Sorrentok bere laguntza eskaini zion uholdeen biktimei lagundu ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]