Sorrera eta hondamendia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sorrera eta hondamendia (ingelesez, Genesis and Catastrophe: A True Story) Roald Dahlek idatzitako istorio laburra da, lehendabiziko aldiz Playboy aldizkarian argitaratu zena, eta gero, 1962ko Kiss Kiss liburuan txertatua.

Narrazioan, Austriako hiri batean, Klara seme batez erditu berria da. Beldurra du umea hilko dela, aurreko hirurak (Otto, Gustav eta Ida) hil ziren bezala. Alois senarrak dio jaioberria txikia eta ahula dela, aurrekoen aldean ere. Medikuak eta emaginak ziurtatzen diete etengabe umea ongi dagoela eta aitari eskatzen diote zintzoago jokatzeko emaztearekin. Bukaeran, Klarak Jainkoari erregutzen dio Adolf semea bizi dadila.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://istoriolaburrak.blogspot.com.es/2017/02/sorrera-eta-hondamendia.html